- Abisu Horia itsasaldeko arriskua/olatuen altueragatik 00etatik 24etara ordu lokala. Olatuen altuera adierazgarria 4-4,5 m inguruan egongo da, azken orduetan 3-3,5 m ingurura jaitsiko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatuko ditu, eta azken orduetan 3 m ingurukoak, eta periodoa 12 segundokoa izango da.
Mareak biziak izango dira: Itsasgora 5:14an 4,62 m eta 17:37an 4,50 m.
- Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 12etara ordu lokala. Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 24 orduan 60 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea txikia da, hilaren 4ko 06etatik hilaren 5eko 12etara bitartean, bereziki ekialdean. Euri txiki-ertaina egingo du, ekialdean ugariagoa izango da eta sarriago egingo du.