Udalaren etorkizuneko araudi proposamenak

Ekarpenak egiteko 15 egun naturaleko epea maiatzaren 2an amaitzen da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hemen dago etorkizuneko araudiei buruzko dokumentazioa, herritarrek eta erakundeek behar besteko informazioa izan dezaten, bidezko jotzen dituzten ekarpenak egiteko. Ekarpenak egiteko 15 egun naturaleko epea izango da eta webgune honen bidez egingo dira.  

Etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzeko diru laguntzak emateko udal ordenantza arautzaile berriaren proposamena (ekarpenak 2017/05/02-arte)  
Hirigintza Sostengarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako Sailak etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzeko diru laguntzak emateko ordenantza arautzaile berri bat osatzeko beharra proposatu du, bere helburu estrategikoak etxebizitzaren eta birgaitzearen arloetan udalaren gaur egungo politika bideratzen duten jarraibideetara egokitzeko.  

Zarata eta bibrazioen udal ordenantza berriaren proposamena (ekarpenak 2017/05/02-arte)  
Ingurumen zuzendaritza honek Zarata eta Bibrazioen Ordenantza berri bat sustatu nahi du, gaur egungoa egokitu eta eguneratzeko, arau autonomikoarekin eta horren inguruan herritarrengan atzemandako sentsibilitatearekin bat etor dadin.  

Eraikuntzako energia eraginkortasunari buruzko udal ordenantza berriaren proposamena (ekarpenak 2017/05/02-arte)
Eraikuntzako energia eraginkortasunari buruzko udal ordenantza berri bat sustatu nahi du Ingurumen Zuzendaritzak, Donostian eskatzen dituzten obra lizentziak arautu ahal izateko. Hala, indarreko arauak betetzeaz gain, kudeaketa sostengagarriagoa eta energia aldetik efizienteagoa lortuko dugu eraikuntzako esku hartzeetan, dela eraikin berrietan dela lehengo eraikinetan.  

Informazio gehiago eta erarpenak egiteko aukera, hurrengo estekan: Erregelamenduen eta ordenantzen proposamenak landu aurreko kontsulta publikoa

2017/04/18-an argitaratua