Donostia.eus - [Berria] Azaroak 20: Haurren Egun Unibertsala

Logo Ayuntamiento

Azaroak 20: Haurren Egun Unibertsala

Haurtxoko, gazteleku, kultur etxe eta liburutegietan sentsibilizazio eta dibertsioa elkartzen dituzten tailerrak, musika, ipuin kontaketa eta material didaktikoa izango dira, hilaren amaiera arte. Errefuxiatuen eskubideak eta Kultur Anizatsuna izango dira ardatz antolatutako jaruderetan.

Donostiako Udalak, Kultur Aniztasunaren eta Giza Eskubideen bulegoen eta Gazteria atalaren bitartez, Mestiza eta Unicef elkarteren eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, haurrak, gazteak eta familiak gonbidatu nahi ditu babes bila dabiltzan pertsonen azalean jartzera eta aniztasunean elkarrekin bizitzen ikastera, Haurren Egun Unibertsalaren Eguna dela eta.

Helburu horiekin, azaroaren 17tik 26ra bitartean, 8 haurtxoko eta gaztelekuetan hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango da, errefuxiatuen egoerara hurbiltzeko. Adibidez, Unicefek proposatzen dituen “Bebespean egoteko eskubidea dugu” edota “Harrera-Pasaportea” saio didaktikoak

Horrez gain, familian jolasteko eta sentitzeko askotariko jarduera izango dira. Besteak beste, Haurren eskubideen murala sortuko dute Groseko Haurtxokoan hilaren 19an, “Klown familian” Algaraklownekin Egian 26an, papiroflexia tailerrak Amaran, haurren eskubideen gomazko imanak Bidebietan edo “Eskubideak iruditan” Intxaurrondon.


Haurtxoko eta gaztelekuen programazioa, auzoz-auzo

Kultur aniztasunaren festa, Aieten

Gainera, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen ondoan dagoen Aieteko kultur etxean, festa ederra egingo da datorren larunbatean, hilaren 19an, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Kulturen arteko harremanak eta bizikidetza aniztasunean izango dira ekitaldiaren ardatzak: Jairom Black-en musika zuzenean, Eider Elorza abeslariarekin; Aniztasun muralaren sormena, Mónica Luna eta Chuneta Agustino gidaripean; ipuin kontaketa Andrea Khalfaouirekin; jolasak; tonbola; munduko fruta, barazki, eta “Sweet LuLu” gozotegiko Ana Araujok egindako goxoak dastatzeko okasioa izango dute 4 eta 10 urte bitarteko haurrek, —heldu batek lagunduta—. Sarrerak kultur etxean banatuko dira 10:00etatik aurrera, lekua bete arte.

Udal , berriz, Ipuin ordua haurren eskubideek izango dira protagonistak.

Jarduera guztiak doan dira.

2016/11/18-an argitaratua