Udaltzaingoaren lau patruila-auto hibridoen aurkezpena

Udaltzaigoak 18 ibilgailu hibrido ditu, hain zuzen ere, Donostiako kaleetan pruilatzeko guztiz ekipatuta dauden 18 ibilgailu hibrido.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udaltzaingoaren lau ibilgailu hibrido berrik aparkatu dute gaur goizean Udaletxearen aurrean, Alderdi Eder-eko lorategietan. Lau ibilgailu hibridoak dira Udaltzainak erosi berri dituen ibilgailuak eta hiritar-segurtasunerako patruila-auto bezala erabiliko dira.

Erositako ibilgailuak Hiru Toyota Auris eta Toyota RAV 4 TodoTerreno delakoak dira. Eta ibilgailu bakoitzak segidako ekipoak ditu: argi-barra – zuzeneko argiak, seinalatzeko argiak, ohartzeko argiak eta sirena anplifikadorearekin –; linterna – kargadorea eta guzti –; transmititzeko ekipoak; irrati eramangarrientzako kargadorea; kamara – gaueko argiarekin, matrikulak irakurtzeko OCR sistemarekin, eta GPS antenarekin –; eta ordenagailua kudeaketa operatiboak egiteko informatika-aplikazioetan sartu ahal izateko – 10”ko ikutzeko pantaila eta teklatua –.

Hiritar Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek erakutsi ditu ibilgailuak eta honakoa esan du: “Ibilgailu hauek beste ibilgailu zaharragoak ordezkatuko dituzte, hain zuzen ere, soilik gasolinarekin ibiltzen diren eta Udaltzaingoari urte luzez zerbitzua eman ondoren kilometro kopuru handia zuten ibilgailuak”. Era berean, Ibabek adierazi du, teknologia hibridoko autoak erosi izanaren arrazoia segidakoa dela: Udalak ingurumenarekiko duen konpromisoa. Eta horren adibide dira Mugikortasun departamentuak erosi berri dituen motor elektrikoak edo dBusen autobus hibridoak.

Horiek horrela, Martin Ibabek segidakoa azpimarratu du: “Egun Udaltzaingoaren ibilgailu-flota osatzen dute 18 ibilgailu hibridok, 16 gasolinako autoak, 3 TodoTerreno, 9 furgoneta eta 29 motor. Eta, gainera, etorkizunean erosiko diren ibilgailuak hibridoak izango dira, izan ere, bi motor dituzte – bat elektrikoa eta beste bat gasolinakoa –, hain zuzen ere, aldi berean funtzionatzen duten bi motor, eta horiei esker, ibilgailuek potentzia handiagoa dute eta erantzuna emateko egokiagoak dira”.

Ildo beretik, Ibabek azaldu du, baldin eta auto-patruilak azkar azeleratu behar badu, teknologia hibridoak motor elektrikotik indar handiagoa hartzen du eta, ondorioz, autoak behar duen potentzia ematen dio. Eta, aldiz, hiriko kaleetan abiadura motelean ibiltzen denean motore elektrikoa bakarrik erabiltzen du. Horrenbestez, gutxiago kontaminatzen du, ingurumena gehiago errespetatzen du, erregaia aurrezten du eta isuri kutsakorrak gutxitzen ditu.

2017/03/22-an argitaratua