Donostia.eus - [Berria] Egia: Luis Martin Santos plazako estalkiari buruzko partaidetza prozesua

Logo Ayuntamiento

Egia: Luis Martin Santos plazako estalkiari buruzko partaidetza prozesua

Otsailaren 9ko bileraren edukiak

LUIS MARTIN SANTOS PLAZAKO ESTALKIARI BURUZKO PARTAIDETZA PROZESUA



Egiako bizilagunak aspaldi ari dira Luis Martin Santos plazarako estalki berri bat eskatzen, oraingoak bere funtzioa betetzen ez duelako.

Egia Bizirik auzo elkarteak gogoeta bat egin zuen estalkiaren eta haren ezaugarrien inguruan, bai eta plazaren elementuen inguruan ere. Hausnarketa hau egiatarrei zabaltzeko asmoarekin, Elkarteak gai honen inguruko partaidetza prozesu bat martxan jartzeko eskaera egin zion Udalari.

Udalak kontuan hartu du Egia Bizirik elkartearen eskaera, Luis Martin Santos plaza Egiarentzako topaleku garrantzitsuenetako bat dela jakitun, eta partaidetza prozesu bat jarri du abian gogoeta horiek auzoko gainerako bizilagunek egiten dituztenekin osatzeko asmoz, hau da, inguru horretan bizi direnekin eta erabiltzen dutenekin, pertsona guztien sentsibilitate askotarikoak jasotzeko.

LEHENENGO FASEA, OTSAILAREN 9KO BILERA





Otsailaren 9an Udalak Egiako auzotarrak bilera ireki batera deitu zituen Luis Martin Santos plazako estalkiari buruz hitz egiteko. Deialdiaren berri emateko, 3.200 txartel banatu ziren etxez etxe, kartelak ipini ziren auzoko kaleetan, eta Udalaren webgunean eta Twitterren ere deialdia argitaratu da. Egia Bizirikek ere difusio lan handia egin zuen.

Egia Bizirik Auzo Elkarteko kideen eta Udal ordezkari politiko eta teknikoen eskutik bideratu zen bilera.

Bileran 55 herritarrek hartu zuten parte, hauen artean Aitor Ikastola, Aitor Ikastolako Guraso Taldea, Tabakalera, Egia Euskara Taldea, Aitzarte Elkartea eta Egia Bizirik Auzo Elkarteko kideak.

Partaidetzako eta Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkariek ere hartu zuten parte, baita Proiektuetako eta Obretako Zuzendari zein teknikariak eta Herri Partaidetzako Zerbitzuan auzoko erreferente den teknikaria. 

Lehenik partaidetza prozesuaren ezaugarriak aurkeztu ziren.

Ondoren Egia Birizik elkartearen lan eta hausnarketatik abiatuta, plazaren erabilpenak, atzematen diren beharrak eta estalkiaren ezaugarriak zeintzuk izan zitezkeen aztertu zen, bilerara etorritakoen ekarpenak jasoz.





Estalkiaren proiekturako, Udalak 350.000 euro ditu 2017ko aurrekontuan.

BILERAN BANATU ZEN INFORMAZIOA ETA HERRITARREN EKARPENAK JASOTZEN DITUEN DOKUMENTUA PDF FORMATUAN

HURRENGO PAUSUAK



Partaidetza prozesuaren lehenengo fasean ateratako emaitzak kontutan hartuta, Udalak lau empreseri gonbidapena luzatu die, bakoitzak estalkiaren inguruko bere proposamena aurkez dezan.

Udalak baldintza teknikoak nahiz herritarrekin ospatutako lehen bileran egindako ekarpenak kontutan hartuko ditu eta barne lanketa bat egingo du, eta udara baino lehen herritarren aurreko saio ireki batean aurkeztuko du.

Bigarren lan saio honetan proiektua hobetzeko ekarpenak jasoko dira.

2017/02/24-an argitaratua