Gazteriaren 2017-2020ko Plan Estrategikoaren + 2017ko ekintzak:NERABEEN saioa(12-17 urte)

Ekainaren 5ean / KUTXA KULTUR (Tabakalera) / 17:30etik 19:30era

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Gazteria Saila, hainbat parte hartze saio garatzen ari da maiatza eta ekainean zehar adin tarte ezberdinetako eragileekin, 2017-2020ko plan estrategikoa eta 2017ko ekintzak aurkezteko.

Aurreko ostegunean, maiatzaren 18an, izan zen lehenengoa, GAZTEEN adin tarteari dagokiona. DOKA Kafe Antzokian ospatu zen eta 18-30 urte bitarteko hainbat gazte eta eragilerekin 2017-2020 eperako markatutako erronkak eta ekintza zehatzak partekatu ziren. Saioa parte hartzailea eta eraikitzailea izan zen oso, bertaratutako guztien arabera.

Hurrengo saioa, HAURREN adin tarteari dagokiona (0-11 urte), gaur arratsaldean bertan izango da, maiatzaren 29an. Saio hau Egiako Haurtxokoan ospatuko da (Mandasko Dukearen Pasealekua 32, Atotxako dorre azpian), arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Saioak irauten duen bitartean zaintza zerbitzua eskainiko da.

Datorren ekainaren 5ean, NERABEENTZAKO Ataleko erronken, helburuen eta ekintzen aurkezpena izango da (12-17 urte). Saioa KUTXA KULTUR-en izango da (Tabakalerako 4. solairuan) (Andre Zigarrogileak plaza, 1), arratsaldeko 17:30etik 19:30era.

2017-2020 Plan Estrategikoa eta 2017ko Ekintzak: HEMEN

2017/05/29-an argitaratua