Donostia.eus - [Berria] Errege Magoak Donostiara iritsiko dira goizeko 11:00etan kontxako hondartzatik

Logo Ayuntamiento

Errege Magoak Donostiara iritsiko dira goizeko 11:00etan kontxako hondartzatik

Kontxako Pasealekuan zehar ibili ondoren, Miramar kalera joango dira eta, han, Erregeek antigoaleko automobil estaligabea hartuko dute eta segizioak eta txarangak autobus turistikoan lagunduko diete.

Errege Magoek iragarri dutenez, goizeko 11:00etan iritsiko dira Donostiara, hirian denbora gehiago egon ahal izateko eta Antigua, Intxaurrondo eta Bidebieta auzoak bisitatu ahal izateko. Erregeek geldiuneak egingo dituzte aipatutako auzoetan.

Meltxor, Gaspar eta Baldasar zaldi gainean iritsiko dira Kontxa hondartzatik.. Kontxako Pasealekuan zehar ibili ondoren, Miramar kalera joango dira eta, han, Erregeek antigoaleko automobil estaligabea hartuko dute eta segizioak eta txarangak autobus turistikoan lagunduko diete, bisita egitea pentsatuta duten auzoetan zehar joateko.

Errege Magoak Jose Maria Sert plazan, Sagastieder plazan eta Juan XXIII plazan geldituko dira, haiengana hurbiltzen diren umeen gutunak jasotzeko. Erregeek automobiletik agurtuko dituzte.

Errege Kabalgata: TAO, bide mozketak, Lurraldebus, aparkalekuak,...
#DonostiaKalean: Errege Kabalgataren bide mozketak eta ibilbidea online mapa batean ow.ly/6JHL307HR4x
[Prebentzioa] Errege kabalgata: Autobabes aholkuak ow.ly/8ozN307Hgf8

14:00etan Udaletxera iritsiko dira. Umeen harrera Udalbatza Aretoan egingo da. Ekitaldia 15:30etan hasiko da eta bi ordu geroago amaituko da. 18:00etan, Erregeen Desfilea hasiko da, Donostiako erdialdeko kaletan zehar.

Desfilean, Erregeekin batera trikitilariak, txarangak, suhiltzaileak, tren turistikoa, Dbus autobus hibridoa eta errege bakoitzaren pajeak joango dira. Desfilean ez dira faltako animalia taldeak. Guztira, 598 parte hartzaile izango dira.

Errege Magoen karrozen apaindura gai anitzekoa izango da: Meltxor erregearena “zilarrezko fantasia” izango da, Gasparren karrozak “Egipto eta piramideak” du izena eta Baldasarren karrozaren elementu nagusia hegodun dragoi erraldoia izango da.
  • Kabalkada dela-eta, trafikoa moztu edo aldatuko egingo da hiriaren erdialdean, eta aldaketak izango dira, baita ere, autobusen geralekuetan.
  • 3.000 kilo karamelu prestatu dira desfilera joaten diren umeentzat. Karamelu guztiak zeliakoek jateko modukoak izango dira.
  • Desfilea 19:00etan amaituko da. Gero, Ekialdeko Errege Magoak ospitaletara abiatuko dira.

UDALETXEKO HARRERARAKO eta ekitaldia arintzeko asmoz, hiru ilara antolatuko dira Alderdi Ederren, errege bakoitzarentzat bat. Agurtu nahi den erregea aldez aurretik hautatu beharko da: Erregeek ahalik eta ume gehien agurtu nahi dituztenez, ezinezkoa izango da hiru erregeak agurtzea. Aniztasun funtzionala dutenen pertsonak Ijentea kaletik sartuko dira, Errege Magoak agurtzera hurbildu ahal izan dezaten. Halaber, aniztasun funtzionala duten pertsonenek eremu erreserbatua izango dute Hernani kalean, desfilea eroso ikusi ahal izan dezaten.

Jende orori eta desfilea etxeetatik ikusiko duten pertsonei desfilea pasatzen denean karamelurik edo bestelako gauzarik ez botatzeko eskatzen diegu, nahasterik edo istripurik egon ez dadin (desfilean botatzen diren karameluak zeliakoentzat egokiak dira).
Erlazionatutako dokumentuak

2017/01/02-an argitaratua