Donostia, turismoaren kudeaketa onaren adibide URBANTUR 2016ko datuen arabera

Donostia hiri txikien artean puntuazio hoberena lortzen du eta sailkapen ororokorrean laugarren postuan kokatzen da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Excelturrek lehiakortasun turistikoaren gainean ikerketa bat egiten du lau urtean behin. 2016ko datuen arabera, Donostia hiri txikien artean puntuazio hoberena lortzen du eta sailkapen ororokorrean laugarren postuan kokatzen da.

Kontuan izan behar da irisgarritasunean, eskaintzaren erakarpenean eta antzeko adierazleetan, datuak ez direla haztatzen, hiri txikien kaltean. Horregatik, harrigarria da Donostiak lortutako balorazio altua, eta bikaintasun turistikoaren adibide moduan nabarmendua izan da, batez ere gobernantza, kudeaketa estrategikoa eta lehiakortasuna bezalako alorretan.

Excelturrek, Bikaintasun Turistikoaren Aldeko Aliantzak, “Urbantur” ikerketa egiten du lau urtean behin, 62 adierazle aztertuz, sei ardatz nagusitan banatuta: aisialdi- produktuen eskaintza erakaratzeko gaitasuna, negozio-produktuen eskaintza erakartzeko gaitasuna, hiri-inguruaren eta bizitza lokalaren lehiakortasun baldintzak, irisgarritasuna eta mugikortasuna, gobernantza eta kudeaketa estrategikoa eta emaitza ekonomiko zein sozialak.

Donostiak 104,5eko batez besteko puntuazioa lortu du. Horrela, 200.000 biztanletik beherako hirien artean lehenengo postuan kokatzen da, eta sailkapen orokorrari dagokionez, laugarren postuan. 2012an Excelturrek egindako ikerketarekin alderatuta, postu bat gora egin du. Gobernantzan, kudeaketa estrategikoan eta hiri-ingurune zein bizitza lokalaren lehiakortasunean nabarmentzen da batez ere; aldiz, irisgarritasuna, mugikortasuna eta aisialdi zein negozio-produktuak erakartzeko gaintasunean behera egiten du, datuak ponderatzen ez direnez, hiri txikiak kaltetuak irteten baitira (nazioarteko hegaldien kopurua, azpiegiturak, enpresa- sareak, ekipamendu kopurua etab. neurtzeko orduan).

2017/05/26-an argitaratua