Donostia.eus - [Berria] Donostiako Teknikariak eta Udaltzaingoak “Zurrumurruen aurkako prestakuntza" jaso dute

Logo Ayuntamiento

Donostiako Teknikariak eta Udaltzaingoak “Zurrumurruen aurkako prestakuntza" jaso dute

42 langilek parte hartu dute azaroan eta abenduan egin diren prestakuntza saioetan: teknikariak Aieteko jauregian eta Udaltzaingoak Morlanseko egoitzan.

Prestakuntza saio hauek Kultur Aniztasunaren Bulegoak antolatu ditu, Donostiako Udaltzaingoa eta Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkartearekin batera.

Helburua izan da, pertsona etorkinei buruzko zurrumurru nagusien azterketa egitea eta estrategiak eta argudioak ikusi eta lantzea, zurrumurru horiei aurre egiteko.

Saioek bederatzi orduko iraupena izan dute, eta bi motakoak izan dira:

• Udaleko Teknikariei zuzendutako saioak: hiru egunetan banatuta egon dira, eta hizlari bezala parte hartu dute:
      • Maddalen Epelde eta Julia Shersheneva “ZAS! Aurkako sarearen ordezkariak.
      • Raquel Moreno. D-CAS. Xarxa Antirumors eko kidea
      • Xabier Aierdi, IKUSPEGI Inmigrazioaren Behatokiaren ordezkaria.

• Udaltzaingoari zuzendua:
    • Maite Fuassier eta Silvana Luciani, ZAS! Zurrumurruen aurkako sarearen ordezkariak
    • Raquel Moreno.D-CAS. Xarxa Antirumors sareko laguntzailea
    • Miguel Angel Garcia Garcia, Fuenlabradako Udaltzaingoko 2. burua eta Cristina Hernández RAIS Fundazioko teknikaria.

2016/12/20-an argitaratua