Donostia.eus - [Berria] Udalak Europako Kontseiluko Intercultural Cities programarekiko konpromezua berritu du

Logo Ayuntamiento

Udalak Europako Kontseiluko Intercultural Cities programarekiko konpromezua berritu du

Programa horri lotuta, mintegi bat ospatu da Aieten Europako aditu eta erlijio ezberdinetako kideekin, udaletan aniztasun erlijiosoa nola landu hausnartzeko

Urriaren 26an, Donostiako Alkateak, Eneko Goiak, eta Europako Kontseiluko ordezkariak, Ivana D'Alessandrok, akordioa sinatu zuten. Sinadura horrek Donostiako Udala ICC-Intercultural Cities (Kulturen arteko Hiriak) programarekin lotzen du, eta mugagabe lanean aritzeko baieztapena onartua izan da.

Donostiak Europako Kontseiluko Kulturen arteko hirien sare eta programako kide da 2011.urteaz geroztik, eta egun, beste 100 hirik parte hartzen dute bertan. Programa horrek hiriak laguntzen ditu haien kulturarteko estrategiak garatzen, aniztasunaren kudeaketa eta migratzaile eta gutxiengo etnikoen integrazioa bideratuz.

Kulturen arteko hirien kide bezala, udalerriak beren politika eta gobernantza nazioarteko aditurekin berrikusteko aukera dauka, kulturarteko ikuspegi batetik, beste hirien esperientzia onuragarriez ikasi, azterketa indizea egin eta gaikako mintegietan parte hartu.

Horri lotuta, hiriak mintegi bat antolatu du honako gaiaren inguruan: nola landu aurreiritziak eta elkarlanean aritu gutxiengo erlijiosoekin. Atentzio berezia jarri da islamofobian. Mintegi hori Europako Kontseiluko Kulturen arteko programaren barne eta Donostia 2016 Fundazioko Baitara Baita proiektuaren elkarlanarekin egin da. Urriaren 27 eta 28an Aieteko jauregian ospatutako mintegian 70 partaidek parte hartu dute, aditu, udal-langile eta erlijioetako ordezkariak, eta Europako hainbat herrialde, Maroko, Kanada eta Japoniatik etorriak. Zehazki, udal mailan erronka bat suposatzen duten egoerak aztertu dira eta horiei zein erantzun eman.

Halaber, Donostiak RECI- estatu mailako Kulturarteko Hirien Sarean parte hartzen du, Europako Kontseiluaren programaren barne kokatzen dena hau ere beste 11 hirirekin batera. Mintegia hirian egiten zela-eta, urteko bigarren bilera bertan ospatu zen, sareak bultzatzen dituen proiektuak berrikusteaz gain, erlijio aniztasunaren kudeaketak hirietan suposatzen duen erronka izan zuen hizpide.

2016/11/03-an argitaratua