Donostia.eus - [Berria] Amara: Arrokaren etorkizuna

Logo Ayuntamiento

Amara: Arrokaren etorkizuna

Partaidetza Prozesuaren lehendabiziko partearen emaitzak

ARROKARI BURUZKO PARTAIDETZA PROZESUA



2017ko otsaila eta martxoko hilabeteetan zehar Donostiako Udalak herri partaidetzako prozesu antolatu zuen, Arrokako eremurako etorkizuneko bi proposamen kontrastatzeko: plaza edo frontoia.




Prozesuaren lehen fasean bi proposamenen gaineko informazioa eskaini zen, eta bigarren fasean inguru hartako bizilagunen iritzia zuzenean jasotzeko posta bidezko sistema jarri zen martxan.

Kontaketa martxoaren 21ean egin zen, Udal Pleno Aretoan herritar guztientzako ekitaldi ireki batean. Bertan egon ziren Eneko Goia Donostiako Akatea, Duñike Agirrezabalaga Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzunkidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, alderdi politiko guztietako ordezkariak eta Amara auzoko elkarte eta auzotarrak.

BEHIN BETIKO EMAITZAK





Ondorioz, Plazaren proposamenak jaso zuen sustengu gehien, eta fase berri bat irekiko da herritarren plazaren ezaugarriei buruz ekarpenak egin ditzaten.

PARTAIDETZA PROZESUA



2016 urtearen erdialdean, San Bartolome eremuko urbanizazioa lanen kontestuan, Udalak gaur egungo Arrokako frontoia eraisteko asmoa azaldu zuen, eta modu horretan Lizarra kalerako pasabide bat sortu argitasun handiagoa izango zuen diseinu baten bidez.

Amaran gai honen inguruan iritzi ezberdinak agertu zirenez, behin betiko erabakia hartu baino lehen Udalak 2017 urteko lehen hilabeteetan partaidetza prozesu bat martxan jarri zuen, eremu horretan bizi diren pertsonen iritzia ezagutzeko asmoz.

Amara Bai auzo elkarteak frontoia mantendu eta berritzeko proposamena egin zuen, eta Udalak Plaza bat sortzea prposatu zuen frontoiaren ordez.



Lehen fase batean, herritarrekin 3 bilera ireki egin ziren bi aukerak ezagutu eta iritziak elkartrukatu ahal izateko.
  • Otsailaren 23an Amarako elkarteekin aurkezpen bilera bat egin zen prozesua eta bi proposamenak aurkezteko.
  • otsailaren 28an, herritar guztiei irekitako ekitaldi batean frontoiaren gaineko proposamena aukeztu zuen Amara Bai Auzo Elkarteak.
  • Martxoaren 2an herritar guztiei irekitako ekitaldi batean plazaren gaineko proposamena aurkeztu zuten udal ordezkariek.

Aurkezpenak Suhiltzaileen egoitza izandako lokaletan egin ziren.



Aurkeztutako bi proposamenak aurre-proiektu mailakoak izan ziren, eta konpromezua hartu zuen Udalak gero auzoan lan kolektibo bat egingo zela iritzi emate prozesuan gailentzen zen proposamenarekin, aurre-proiektua garatu eta proiektu bihurtzeko.
  • Erakusketa oihal informatiboak jarri ziren ere Arroka kalean, Frontoian eta Easo Plazako kioskoan, bi proposamenen ezaugarriak ezagutarazteko.




POSTA BIDEZ IRITZIA EMATEA



Diseinatu zen sistemaren bidez bi proposamenen inguruan posta bidez eta doan iritzia emateko aukera izango zuten Arroka inguruko biztanleek martxoaren 8tik 19ra bitarte.

Guztira 2.558 auzotarrek izan zuten iritzia emateko aukera:
  • 16 urte baino gehiago zituztenak 2017ko martxoaren 7rako (egun hori barne)
  • San Roke, Lizarra, Osasuniturri, Autonomia, Arroka, Amara eta Amara Gaineko kaleetan eta Easo eta Arroka plazetan erroldatuta zeudenak.

Baldintza hauek betetzen zituen bizilagun bakoitzak gutun pertsonalizatu bat jaso zuen bere etxean. Bertan, proiektu bakoitzari buruzko azalpenak zeuden eta iritzia emateko papeleta, bi aukerekin.

Iritzia eman nahi zuenak, bere aukera markatu ondoren boto-txartela sobre batean sartu eta sobre hori barra-kode bat zuen beste sobre batean sartu beharra zeukan: bizilagun bakoitzak bere kodea zuen eta bozka ez errepikatzeko garantia zen hori, baina aldi berean sistemak bozka ematen zuten eta ez zutenen anonimotasuna bermatzen zuen, Udalak ez baitzituen eskura kodeen zerrendak, eta ezingo zuen inoz jakin nor zegoen barra-kode bakoitzaren atzean. Barra kodea zuen sobre horrek bidalketa gastuak aurrez ordainduta zituen, eta edozein postontzitan sartu behar zen martxoak 19 baino lehen.

Sobreak korreoseko buzoietan sartzeko epea indarrean egin zen bitatean, Udalak eta prozesuaren kudeaketa ardura zuen enpresak informazio zerbitzu bat jarri zuten martxan, telefono eta e-posta bidez, iritzi emate sitemari buruzko galderak erantzun eta zalantzak argitzeko. Era berean, informatzaile talde batek etxez etxez sistemari buruzko informazioa eskaini zuen.

 

EMAITZAK



Arrokako etorkizunari buruz 2.558 bizilagunek izan zuten iritzia emateko aukera, eta 1.279 pertsonek eman zuten iritzia: hauetako 734 plazaren aldeko aukera egin zuten eta 527 frontoiaren alde agertu ziren.5 nulo eta 3 txuri egin ziren.

Partaidetza % 50ekoa izan zen.

Ondorioz, Plazaren aukerak jaso zuen sustengu gehien.



PROIEKTUAREN GARAPENA



Gehiengoa lortu duen proposamena ezagutu ondoren, parte-hartze prozesuak aurrera jarraituko du: auzoan lan kolektibo eta sortzailea egingo da Plazaren proiektua zehazte aldera, aurre-proiektua garatu eta proiektu bihurtzeko, eta ondorioz auzotar guztiek parte hartu ahal izango dute azken diseinuari begira.

2017/04/03-an argitaratua