14-17 urte bitarteko 8 donostiarrek parte hartuko dute Aarhusen gazte elkartrukean

2017ko irailaren 10etik 15era izango da topaketa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa




14-17 urte bitarteko 8 donostiarrek, 7 neska eta mutil bat, parte hartuko dute Aarhus hiriko (Danimarka) gazte elkartrukean, irailaren 10etik 15era. Danimarkako eta Europa beste hainbat herrialdeetako gazteekin elkartuko dira. Atzo egin zuten lehen bilera Udaleko udalbatza aretoan.

Topaketaren helburua, Europa guztiko 14-17 urte bitarteko gazteak elkartzea izango da, eskubideak eta demokraziaren inguruan aritzeko. Gazteen ahotsa indartu nahi da, eta horretarako Europako kultura eta politikaren inguruan eztabaidatzeko bidea eskainiko duen plataforma bat sortzea da asmoa. Hau da, Europako gazteen artean sare sendo bat sortzea, eskubideak eta demokraziari buruz aritzeko, sormen ikuspegi batetik.

Landuko diren gaiak:


Demokrazia eta eskubideen inguruko gazteen topaketa izango da. Eta ondorengo gaietako bat aukeratu behar izan dute gazteek:

  • Artea eta diseinua
  • Musika, dantza eta drama/antzerkia
  • Ekologia eta jasangarritasuna
  • Ikus entzunezkoak

Topaketa aurreko ekintzak:
  • Maiatzaren 4an: parte hartzaileen aurkezpen bilera
  • Maiatzean zehar beste bi bilera egingo dira, Donostiako parte hartzaileen aurkezpen bideoa prestatu ahal izateko.
  • Ekaina eta uztailean: hitzorduak zehazteke

2017/05/08-an argitaratua