LILATON lasterketak 700 parte-hartzaile gehiago izango ditu 28.edizioan

Berdintasunaren aldeko emakumeen lasterketa Boulevard-etik irtengo da martxoaren 5ean, igandean, 10:30ean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Beste urtebetez, martxoaren lehendabiziko igandean LILATON lasterketa egingo da. Lasterketa hau emakumeen herri-lasterketa da, hain zuzen ere, Donostian egiten den eta 5km dituen lasterketa. Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzunkidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzi Duñike Agirrezabalagak, Jon Insausti zinegotziak, lasterketaren antolatzaile Atletico San Sebastian taldearen ordezkari Edurne Martinez de Treviñok, eta Verdini Dantza Taldearen arduradun Isabel Verdinik aurkeztu dute aurtengo lasterketa Donostiako Udaletxean.

28. Edizioa da aurtengoa eta LILATON lasterketak hazten jarraitzen du. Egun 5.760 korrikalari emakume parte hartzen dute. Hau da, iaz baino 700 parte-hartzaile gehiago izango ditu eta azken lau urteotan %46 handitu da parte-hartzea. Club Atlético SS-ek antolatzen du lasterketa eta oso pozik dago emaitzak direla-eta, baita Donostiako Udalak ere. Izan ere, LILATON lasterketak gero eta parte-hartzaile gehiago ditu eta espero da hurrengo edizioetan parte-hartzea gehiago handitzea.

Lilatoia (Martxoak 5): Bide mozketak, aldaketak DBUSen, Euskotren


Errealitatearen ispilu da, egunez egun emakume gehiago animatzen direla LILATON lasterketaren 5km-ak egitera. Izan ere, emakumeen garrantzia kirolean zein gizartean gero eta handiagoa da eta, horrenbestez, berdintasuna lortuko da. Eta hori da, hain zuzen ere, lasterketaren helburu nagusiena. Eta aurtengo goiburuak honakoa dio: PAUSOZ PAUSO, AMETSAK LORTUKO DITUGU.

Izen-emate solidarioa, dortsalen jasotzea eta sariak



Aurten, parte-hartzaileek izen-emate solidarioa egiteko aukera izan dute eta, ondorioz, VERDINI DANTZA TALDEAri euro bat emateko aukera izan dute, hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonen dantza taldeari. Dantza taldeak esfortzu handia egiten du desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea lortzeko. Antolatzaileek parte-hartzaileei eskertu nahi dizkie lortutako 2.057 euroak.

LASTERKARIAREN POLTSA (dorsala eta txipa, kamiseta, OGI-BERRI poltsa) martxoaren 3an eta 4an emango da 11:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra Emakumeen Etxean (Okendo 9, Donostia).
Lasterketaren egunean, kontsigna Gipuzkoa Plazan egongo da 9:00tik 12:00ra. Etiketa kontsignan uzten den poltsan edo motxilan itsasi behar da eta gomendioa da, balio handiko objekturik ez uztea.

Gainera, 2817 (28 edizio eta 17, urtea dela-eta) sailkatuaren denbora (minutuak eta segunduak) asmatzen dutenek saria izango dute: 200 euroko opari txekea kirol denda batean gastatzeko. Horretarako Boulevard-eko kioskora hurbildu beharko dira 9:20tik 10:20ra datuak betetzera.

Egun guztian zehar ekitaldiak


9:45ean Boulevard-ean Verdini Dantza Taldearen emanaldia ikusteko aukera izango da. Bertan, dantza-taldearen 15 partaidek ikuskizuna eskeiniko dute.

Jarraian, 10:00tan Aero-Zumba egingo da Boulevard-ean, Heliane da Costa-ren eskutik. Horrenbestez, parte-hartzaileek beroketa lanak egingo dituzte 10:30ko irteerarako prest egoteko. Lehenik, Miren Martiarena aterako da bere handbike gurpildun aulkiarekin eta bost minutu beranduago gainerako lasterkariak aterako dira.

Aurten lasterketak jai-giro izaera berezia izango du, izan ere, segidakoek parte hartuko dute ere: 3txulo txaranga, Emakumearen Etxearen Batukada, TrikiTxikita, eta Trikitilarien kalejiera. Horiek guztiek ere berdintasuna aldarrikatu eta lortutakoa ospatu nahi dute.

Behin sari banaketa amaituta, 11:30ean Alderdi Eder-etik hasita, LILAPOTE kalejira egingo da Batukadarekin batera. LILAPOTEak 12:30tik 16:00ra iraungo du eta Alde Zaharretik egingo da. Ordizia tabernan egingo da lehen hitzordua 12:30ean.

2017/03/02-an argitaratua