Instant1ean lehiaketa Donostiako gaztelekuetan

Helburua nerabezaroan teknologia berrien erabilera egokia sustatzea da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirola Zuzendaritzak, eta Gipuzkoako hainbat udalek eta Gaztelekuk programa hau martxan jarri dute, nerabeekin kultura digitalaren gaia lantzeko.

Hainbat tailer eta dinamikaz gain, egitasmo honek Instagrameko lehiaketa bat ere antolatzen du. Honen asmoa da erakustea, ikus-entzunezko produkzioen bidez, neska eta mutilek badakitela teknologia ondo erabiltzen. Horregatik, parte-hartze positiboa, originaltasuna eta balio onak sustatzeaz gain, beraien inplikazioa ere lortu nahi dugu.

Aurten, berritasun moduan, Donostiako Udalaren Gazteria Sailaren Gazteleku bakoitzak, Donostia Kulturaren lankidetzarekin, Aldundiko lehiaketaz gain, bere lehiaketa propioa izango du. Lehiaketa horietan, adinaren arabera, bi modu daude parte hartzeko:

14-17 urte bitartekoak banaka argazkiak aurkezteko aukera izango dute. Hurrengo pausuak jarraitu beharko dira:
  • Bakoitzaren Instagrameko profilaren bidez, @gipuzkoangazte eta bere auzoko Gaztelekua jarraitu: @dss_gazteaiete (Aiete), @dss_gazteamara (Amara), @dss_gaztantiguo (Antiguo), @dss_gaztebide (Bidebieta), @dss_gazteegia (Egia), @dss_gaztegros (Gros), @dss_gazteintxa (Intxaurrondo), @dss_gaztemartu (Martutene)
  • Argazkia atera
  • Argazkia deskribatu eta #instant1ean, #sareanONdo, #Gldonostia eta bere Gaztelekuaren traolak gehitu: #dssgazteaiete (Aiete), #dssgazteamara (Amara), #dssgaztantiguo (Antiguo), #dssgaztebide (Bidebieta), #dssgazteegia (Egia), #dssgaztegros (Gros), #dssgazteintxa (Intxaurrondo), #dssgaztemartu (Martutene)Gazteleku bakoitzean argazki onenari saria emango zaio.
12-13 urte bitartekoek taldeka argazkiak aurkezteko aukera izango dute. Pausu hauek jarraitu beharko dituzte:
  • Taldea osatu eta argazkia atera
  • Taldeari izen bat jarri
  • Argazkia, taldearen izena eta taldeko partaideen zerrenda Gaztelekuko hezitzaileei pasa.
  • Gazteleku bakoitzean argazki onenari saria emango zaio.

Lehiaketara argazkiak aurkezteko epea maiatzaren 7a izango da.

Bestalde, lehiaketarekin batera Gaztelekuetan ekintza ugari antolatu dira: teknologia berrien erabilera egoki bat sustatzeko, sare sozialen arriskuak ezagutu eta saihesten ikasteko, aplikazio interesgarriak ezagutzeko, argazkiak ongi ateratzen ikasteko...

Programatutako ekintza guztiak Gazteriako web orrialdean kontsultatu daitezke: www.donostia.eus/Gaztelekuak

2017/03/16-an argitaratua