Ibiltariaren XXIII. Astea Intxaurrondon apirilaren 24tik 28ra

Aurtengoan ondorengo bidaiariak izango dira bisitan: Josu Iztueta, Aitor Casado, Julio Santos, Idoia Pagadizabal eta Felix Etxeberria.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Haizalde Elkartearen laguntzarekin batera, Donostia Kulturak Ibiltariaren Astearen 23. edizioa antolatu du. Auzoan sortu eta garatu den ekimen hau 2017ko apirilaren 24tik 28ra egingo da.

Ibiltariaren Astearen helburu nagusia errealitate ezberdinak gerturatzea izan da, horretarako hainbat herrialdetara gerturatu gara bidaiatzeko modu diferenteak erabiliz. Nahiz eta edizio bakoitzean kontinente guztietara iristea izan gure helburua, ez dugu beti lortu.

Urtez urte astebetean munduko gertakizun eta istorio ezberdinak gerturatzen dira Intxaurrondora. Izen handiko bidaiariak zein bidaiari xumeak, denak interesgarriak, errealitate gordinak zein plazer bila eginiko bidaia atseginak.

Jarraian duzue aste guztiko programa, saio guztiak doan izango dira arratsaldeko 20.00etan Intxaurrondo Kultur Etxean: http://tinyurl.com/mpcxqn3

2017/04/19-an argitaratua