Udaberriko laborategi artistikoetan izen emateko epea zabalik Kontadores-en

Kontadoresek gazteei zuzendutako 7 laborategi artistiko programatu ditu apirilaren 1etik aurrera. Hainbat diziplinen artean, kale argazkigintza, antzerkia eta sukaldaritzarekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa





Kontadores Gazte Zentroak hainbat ikastaro programatu ditu, 2017ko apirila eta ekaina bitartean. Guztira 117 plaza eskainiko dira, zazpi laborategi artistiko zein kulturaletan banaturik.

Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Gainera, azpimagarria da tailerren prezioa gazteei egokituta dagoela. Laborategi hauen helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, zein eta dinamika bereziak sortzea. Hain zuzen ere, berezitasun horrek egiten du eskaintza benetan erakargarria eta berezia gazteentzat. Aurtengo eskaintza sortzeko, batik bat, lau irizpide nagusi hartu dira kontuan:

• Lehena, hainbat laborategi sortzea Kontadoreseko ohiko erabiltzaileekin eta partaideekin batera. Erabiltzaileekin egindako harreman horri esker sortu dira kale argazkigintza eta Lightroomprograma sakontzeko laborategi proposamenak.

• Bigarrena, aurreko edizioetan arrakastatsuak izan diren laborategiren jarraipena ahalbidetzea. Batik bat, publiko gazte zabalaren interesak kontuan hartu ditugu, eta Kontadoresera ahalik eta gazte gehien erakartzea dira helburu nagusiak.

• Hirugarrena, proposamen berritzaileei eta deigarriei lekua egitea.

• Auzotarrek proposaturiko ekarpenei baliabideak eskaintzea.

Hona hemen programazioaren informazio osagarria:

KALE ARGAZKIGINTZA
LIGHTROOM II: ARGAZKIGINTZA POST-PRODUKZIOA
MUNDUKO SUKALDARITZA
ANTZERKI FISIKOA
PERMAKULTURA, HASTAPENAK
ZEMENTUZKO APAINGARRIAK
PLAZA DANTZA

PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK
Gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteak. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, euren partaidetzaren egokitasuna balioztatuz gero, eta plaza libreak egonez gero.

IZEN EMATEAK ETA INFORMAZIOA
Izen ematea jarraian adierazitako webgunean egin daiteke: www.kontadores.eus
Bertan ere, ikastaro guztien inguruko informazioa egongo da.
Izen ematea zabalik izango da ikastaro bakoitzaren hasiera data arte.

Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro, 13. Bidebieta. Donostia.
Tel.: 943 483 476
Web: www.kontadores.eus
Email: kontadores@donostia.eus
Facebook: http://www.facebook.com/kontadores.gazte.zentroa
Twitter: @kontadores

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera, 17:30 - 20:30
Larunbatak, 17:00-21:00

2017/03/23-an argitaratua