1.751 istripu Donostian 2016an

Mugikortasun departamentua eta Udaltzaingoa elkarlanean ari dira batzorde tekniko batean eta, bertan, hirian gertatzen diren istripu-kopurua gutxitzeko neurriak aztertzen ari dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiak 1.751 istripu izan zituen 2016an, hau da, 2015ean baino 114 gehiago. Bi pertsona zendu ziren, 2015ean baino hiru gutxiago.

Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi Pilar Aranak eta Kirolak, Gazteria, Hiritar Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek, hiriko istripuen gaineko 2016ko datuak aurkeztu dituzte gaur goizean.

2.476 ibilgailu inplikatuta egon ziren 2016an izandako 1.751 istripu horietan. Guztira, 967 zauritu egon ziren, horietatik 920 arinak eta 47 larriak. 2015ean, aldiz, 930 zauritu arinak eta 46 larriak egon ziren.

Kirolak, Gazteria, Hiritar Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek honakoa azpimarratu du: “Nahiz eta aurten istripu-kopurua handitu den, Udala lanean ari da istripu-kopurua gutxitzeko eta, horretarako, hiritik ibiltzen diren ibilgailuen kontrola areagotuko du”.

Ibabek adierazi du, istripu-kopurua handitu izana ez dela datu positibo bat, eta aditzera eman du, Mugikortasun departamentua eta Udaltzaingoa elkarlanean ari direla batzorde tekniko batean, eta bertan, hirian gertatzen diren istripu-kopurua gutxitzeko neurriak aztertzen ari diela”.

Harrapatzeak



Trafiko istripuen artean, Mugikortasun departamentuak eta Udaltzaingoak harrapatzeak azpimarratu nahi dituzte.

2016an Donostian 123 harrapatze gertatu ziren, hau da, 2015ean baino 13 gehiago. Eta horietan, 132 ibilgailu egon ziren inplikatuta. Guztira 57 gizon eta 68 emakume harrapatuak izan ziren. Istripu-mota honen gehienak astean zehar eta goizez gertatu ziren. 14:00ak izan ziren gutxi gorabehera harrapatze gehienak, eta iraila harrapatze gehien gertatu zen hilabetea.

Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzi Pilar Aranak azaldu du, Mugikortasun departamentua lanean ari dela bide-segurtasunaren kontzientziazioaren gaineko hainbat kanpainatan. Eta zehatzago esanda, kaltebera handien izan dezaketen kolektiboekin, hau da, ikasleekin eta adinekoekin, “Eskolabidea” eta “Lagunkoia” programen bitartez. Aranak adierazi du “abiadura kontrolatzeko radar mugikorra eta finkoa erabiliz egiten diren kanpainen helburua dela ibilgailuen abiadura murriztea istripu arriskua gutxitzeko”.

Mugikortasun departamentua lanean ari da eta hiriko guneak aztertzen ari da istripuak gutxitzeko neurriak hartzeko. Horren harian, Pilar Aranak azpimarratu du, ,mugikortasuna dela Donostiak duen erronka nagusietako bat. Hiri-autobusaren, bizikletaren, topoaren eta abiadura handiko trenaren alde egiten dugu. Eta hori guztiak sistema bat osatu behar du, hain zuzen ere, ibilgailu pribatu gutxiago hiri-erdigunera iristea lortuko duen sistema.

Azken urteetako istripu-kopurua



Urtea
Istripuak
Hildakoak
2010
1.657
4
2011
1.642
5
2012
1.571
1
2013
1.530
1
2014
1.652
1
2015
1.637
5
2016
1.751
2

Irudi galeria

    2017/03/16-an argitaratua