'Emakume, zu ere suhiltzaile' kanpaina abiarazi du Udalak

Kanpainaren helburua da emakumeek izena ematea maiatzean aterako diren Suhiltzaileen LEPean. Garrantzitsua da aipatzea gidatzeko C karneta beharrezkoa dela behin-betiko plaza ateratzeko, baina ez lan-poltsan postu bat ziurtatzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamentu Zerbitzuarekin eta Pertsonen Zuzendaritzarekin elkarlanean, komunikazio kanpaina bat abiarazi du emakumeak aurkez daitezen maiatzean aterako diren Suhiltzaile LEPetan.

Suhiltzaile lanbidea oso maskulinizatua dago. Beste kidego batzuetan ez bezala (udaltzainak, adibidez) emakumeen sarbide indizea izugarri txikia da, %0 azpitik. Hori horrela, froga fisikoak gizonen eta emakumeen ezaugarrietara moldatu dira emakumeak ez baztertzeko. Horretarako, froga horiek EHUko kirol zientzietako adituekin kontrastatu dira. Beste zailtasun nabarmen bat kulturala da: suhiltzaileak bakarrik gizonak izan daitezkelaren nahigabeko ustea. Horregatik jarri da martxan kanpaina hau: ezagutarazteko froga fisikoen moldaketa, eta emakumeen sinisten hasteko beraiek ere suhiltzaileak izan daitezkela.

Itziar Bastarrika errealizatzaileak egindako bideo batek eta Ainara Beristain diseinatzailearen kartel batek osatzen dute kanpaina.. Bideoa sare sozialetan partekatuko da eta kartela kiroldegietan eta kirol klubetan banatuko da, interesatutako emakumeak egon daitezken lekuetan, hain zuzen ere.

Garrantzitsua da azpimarratzea sarbide prozesu honetan parte hartzeko, gidatzeko C karneta beharrezkoa dela behin-betiko plaza bat eskuratzeko, baina ez dela beharrezkoa lan-poltsan postu bat edukitzeko. Kontu erabakigarri hau (emakume gutxik bait daukate C karneta), prozesua arutzen duen oinarri berezien xedapen gehigarri bakarrean zehazten da.

Baldintzak, gehigarriak, eta prozesuaren inguruko informazio guztia hemen dago. Izen-emate epea oinarriak Estatuko Boletin Ofizialean argitaratzen direnean zabalduko da, ziur aski 2017ko maiatzean.

2017/03/01-an argitaratua