Oporrak Bakean: Hitzaldia

2017-03-22 / 18:00 / Donostiako Udaleko Udalbatza aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Oporrak Bakean: Hitzaldia


2017-03-22 / 18:00 / Donostiako Udaleko Udalbatza aretoan





Oporrak Bakean bueltan!!

Aurreko udan 30 urte bete ziren saharar lehen haur taldea Donostiara etorri zirela. Tamalez, egoera ez da aldatu, eta errefuxiatu moduan jarraitzen dute bizitzen Aljeriako kanpamentuetan. Hori dela eta, aurten berriro ere, Oporrak Bakean programa martxan jarri beharra daukagu. Gainera, Donostian azken urteetan bezala 30 haur ekarri nahi baditugu, oraindik 10 harrera-familia berri beharko ditu.

Ziur urte hauetan guztietan programaren berri eduki duzula, baita agian bertan parte hartzeko gogoa eduki ere! Hala bada, honako informazioa interesgarria izango zaizu: datorren asteazkenean, martxoaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Udaleko Udalbatza aretoan bertan, Oporrak Bakean programari buruzko hitzaldia emango da eta zalantzak argitzeko momentua izango da.

Oporrak Bakean zer den oraindik ez dakizula? Bota begiradatxo bat webgune honetan eta ikusi testigantza desberdinak bideoteka atalean, eta interesatzen bazaizu galde iezaguzu lasai.

Asteazkenera arte!


Informazio gehiago:
http://oporrakbakeandonostia.eus/eu/sahara-occidental/
http://www.donostiaentremundos.org/eu/evento/633-vacaciones-en-paz

2017/03/16-an argitaratua