Donostia.eus - [Berria] Emakumeen Etxeak urtarriletik aurrerako ikastaro eskaintza berria plazaratu du

Logo Ayuntamiento

Emakumeen Etxeak urtarriletik aurrerako ikastaro eskaintza berria plazaratu du

Rap feminista, klown tailerra eta sexualitate tailerra hasiko dira, eta jada martxan dauden antzerki, plastika edo arte performatiboen tailerretan izena emateko aukera dago



Emakumeen Etxeak urtarrileko ikastaro eskaintza plazaratu du. Ikastaro berriak eskeiniko dira, tartean rap feminista, La Furia rap abeslariaren eskutik, Klown tailerra, Beatriz Egizabalen eskutik, eta sexualitate tailerra, Irantzu Valerarekin. Berria da ere enpleguaren esparruan ahalduntzeko tailerra, Maru Sarasola coaching-ean adituak eskeinia,ordenagailua eta teknologia berrietan trebatzeko ikastaroa,

Badira ere nahiz eta iazko urrian hasi, plazak atera dituzten ikastaroak: adibidez arte plastikoak, arte performatiboa, edo euskal literaturaren inguruko irakurle eskola feminista.

Ikastaroen inguruko informazio zabala eskuorrian dago, eta izena emateko Emakumeen Etxera jo behar da, zuzenean, emailez (info@donostiakoemakumeenetxea.com) edo telefonoz, 944 48 34 70 telefono zenbakian, 10:00etatik 21:00etara.

2017/01/12-an argitaratua