Donostian turista- kopuruak gora egin du otsailean, EUSTATeko datuen arabera

Desestazionalizazio estrategiari esker, Donostia goi-denboralditik kanpo hazten jarraitzen du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
EUSTATek argitaratutako datuen arabera, Donostiako turismoaren bilakaera positiboa da goi-denboralditik kanpo. Horrela, ostatu-gauek %4,9 egin dute gora, bidaiarien sarrerek %5,8 eta hoteletako logelen okupazioak %4,8 (%53,5eko okupazio-maila lortuz).

EUSTATen datuek Donostiaren rola sendotzen dute lurraldeko trakzio-indar bezala: Gipuzkoako 103.013 ostatu-gauetatik 63.475 Donostian egiten dira, hots, %61,61.

Datuak azpimarragarriak dira eta Donostiako 2017-2021 Gida Planaren hausnarketaren zentroan daude, desestazionalizazioa eta jasangarritasuna sustatzea ardatz nagusi bezala baititu.

2017/03/23-an argitaratua