Musika eta Dantza eskolaren aurretiko izen ematea 2017-2018

Apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 19ra arte irekita egongo da aurretiko izena emateko epea, eta Atotxako Musika eta Dantza Eskolaren Administrazioan nahiz www.donostiaeskola.eus webgunean egin ahal izango da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Aurten Plan Estrategikoa 2017-2021 onartu da eta berrikuntza askorekin dator matrikulazio kanpaina.
  • Unibertsitate ikasleentzako talde instrumental berriak:
    • Hariak
    • Haizeak
  • “Entzunaldi Aktiboa” irakasgai berria. Atotxako egoitza nagusian, hiriko kultur agendan oinarrituta.
  • Ikasketa arautuetarako sarbide probak prestatzeko irakasgai berriak:
    • Ikasketa profesionaletarako sarbidea
    • MUSIKENE Jazz-erako sarbidea
    • MUSIKENE Pedagogia/Interpretazio klasikorako sarbidea
  • 1. mailako eskolak (3-7 urte) hiriko beste auzo batzuetara zabalduko dira
    • Bidebieta
    • Martutene
    • Amara (Larramendi)
    • Amara (Olaeta)
    • Loiolako Erribera
    • Aiete (Arostegi)
  • Musika eta Mugimendua 3 urteko haurrentzat

Berrikuntza horietaz guztiaz gain, eusten zaie 3 urtetatik gorako herritarrentzako musika eta dantza ikasgaiei.
Plazak zuzenean esleituko dira Musika Eskolako Administrazioan eskatu ahala.

Apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 19ra arte irekita egongo da aurretiko izena emateko epea, eta Atotxako Musika eta Dantza Eskolaren Administrazioan nahiz www.donostiaeskola.eus webgunean egin ahal izango da.

Prezio sozial berriak:



Prezio ezberdinak daude ikasgai kopuruaren arabera. Gogoratu deskontuak aplikatuko direla familia ugarientzat, guraso bakarrekoentzat, familia bereko 2. kidearentzat eta gizarte larrialdiko laguntzak nahiz oinarrizko errentak jasotzen dituztenentzat.

2017/04/26-an argitaratua