Donostia.eus - [Berria] "Diversity Advantage" sarirako ekimenak aurkezteko epea urriaren 31ra arte zabalik

Logo Ayuntamiento

"Diversity Advantage" sarirako ekimenak aurkezteko epea urriaren 31ra arte zabalik

Getxok, Bilbok eta Donostiak aniztasunari buruzko toki mailako proiektuentzako “Diversity Advantage” sariaren deialdia aurkeztu dute

Getxoko, Bilboko eta Donostiako udalek Diversity Advantage sariaren deialdia aurkezten dute. Euskadiko Autonomia Erkidegoan garatutako eta aniztasunaren abantaila ondoen aprobetxatzen eta erakusten duen toki-mailako ekimena saritzea da xedea. 

Getxoko, Bilboko eta Donostiako udalak Kulturarteko Hirien Sareko (RECI) partaideak dira, estatutako beste hiri batzuekin batera; esate baterako, Bartzelona, Castellón de la Planta, Fuenlabrada, Jerez, Tenerife edo Sabadellekin batera. Kulturartekotasunean oinarritutako aniztasunaren kudeaketaren arloko politikak sustatzeko konprometituta daude sareko hiriak. Hiri horiek metodologiak, tresnak eta praktika onak partekatzeaz gain, aniztasuneko kultura sustatzeko proiektuetan parte hartzen dute batera. 

Europako Kontseiluak Intercultural Cities programaren barruan 2015ean izandako esperientziaren ildotik, la Caixaren Gizarte Ekintza Fundazioaren laguntzaz, RECIk “Desafío RECI 2016 Diversity Advantage” ekimena jarri du abian, hain zuzen, “aniztasunaren abantaila” ondoen aprobetxatu dutela erakutsi duten ekimenak identifikatzeko; zehatzago, toki edo lurralde-mailako herri administrazioek; enpresek; gobernuz kanpoko erakundeek; gizarte-entitateek; hezkuntza, kultura zein kirol zentroek abian jarritako ekimenen adibideak identifikatzeko. 

Aukeratutako proiektuan egindako lanabaloratu ez ezik, Euskadin garatutako ekimen guztien azterketa ere egin nahi da; eta “aniztasunaren abantaila” erakusteko praktikarik baliagarrienak identifikatu ere egin nahi dira. 

Erronkaren formatua lehiaketa izango da eta horretan motibazio, ikasketa eta kontzientziazio-prozesua izango da garrantzitsua. Gizarte zibileko ordezkari politikoak eta, orohar, herritarrak kontzientziatzea da helburua, aniztasunaz dugun paradigma mentala aldatzeko. Beraz, “problemekin”, “gatazkekin” zein “mehatxuekin” erlazionatutako kontzeptuetatik askatu eta “aukera”, “baliabide” edo “abantaila” bezalako kontzeptuekiko lotura indartzea da kontua. 

“Aniztasunaren abantaila”
Europako Kontseiluak Intercultural Cities programaren bitartez sustatzen duen kulturartekotasunaren ikusmoldean funtsezko kontzeptua da “aniztasunaren abantailarena”. Abiapuntua aniztasuna maila guztietan gizartea garatzeko aukeratzat eta funtsezko baliabidetzat jotzea da. 
Ideia hauxe da: aniztasunari kulturarteko printzipioetatik heltzea eta kudeatzea; hau da, berdintasunetik, bereizketarik ezetik, inklusiotik eta interakzio positibotik heltzea eta kudeatzea. Orduan aniztasuna abantaila izan daiteke gizarte, ekonomia, hezkuntza, kultura zein ongizate-arloetako emaitzei begira, eta emaitza positiboagoak lor daitezke aniztasun hori egongo ez balitz edo kudeatzeko modu jakin bat erabili izan ez balitz baino. 
Ekimenak urriaren 31ra arte aurkez daitezke, deialdiaren oinarrietan agertzen den fitxa-eredua erabilita. Azaroan eta abenduan hautatzeko prozesua izango da. 

Saria
Saria ez da ekonomikoa izango. Laguntza izango da esperientziarik azpimarragarrienen ebaluazio sakonagoa eta, estatu zein nazioarte-mailan Europako Kontseiluaren bidez, zabalkunde eta bisualizazio-estrategia egiteko; hau da, beste lurralde batzuetara egokitzea sustatzeko.

OINARRIAK

2016/09/22-an argitaratua