Ate irekiak Loiolako Hondakin-uren araztegian

Martxoaren 22an Uraren Munduko Eguna ospatzen denez, bisitak doan izango dira eta busak Donostiatik irtengo dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren martxoaren 22an, Añarbeko Urak-ek Donostiako Loiola auzoan kokaturik dagoen HUAko (Hondakin-uren araztegiko) ateak irekiko ditu hiritarrentzat. Aitzakia da Uraren Munduko Egunaren ospakizuna, eta Nazio Batuak aurten “Hondakin-urak” leloa aukeratu du.

Bisitak doan izango dira eta gutxi gorabehera 75 minutu iraungo dute. Ordutegia honakoa izango da: 10:00, 11:30 eta 13:00ak. Bisita bakoitzak pertsona kopuru mugatua izango duenez, interesa duenak oficinas@agasa.eus edo 943 213 199 telefonoan eman beharko du izena. Erreserbak egingo dira inskripzio ordena zorrozki jarraituz.

Bestalde, garraio-zerbitzua doan eskainiko da, bisitak hasi baino 15 minutu lehenago aterako dira busak Donostiako Pio XII plazako lehengo bus geltokitik araztegiraino eta buelta.

Loiolako araztegian tratatzen dira Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako (Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarraga) etxeetako eta industrietako hondakin-urak, 400.000 biztanleko karga kutsatzaile baliokide bat dutenak eta eguneko emaria 100.000 m3-tik gorakoa da..

Añarbeko Urak-ek bat egiten du Asociación Española de Abastecimientos de Agua y Saneamiento-ren (AEASen) proposamenarekin, zeinak Uraren Munduko Egunaren ospakizuna dela-eta ekimen bat abian jarri duen, hau da, hiriko uraren sektorea animatu nahi du euren hondakin-uren jasotze eta arazketa instalazioetako ateak irekitzera.

Helburu nagusia da, hiritarrei jakinaraztea, modu praktikoan, saneamenduko eta hondakin-uren arazketako sistemen funtzionamendua eta horiek duten garrantzia bai gizartean bai ingurumenean.

2017/03/16-an argitaratua