Donostiako Gizarte Zerbitzuek 14.670 familiei laguntza eman zieten 2016an
Donostiako familien %19k erabili zituen Udal Gizarte Zerbitzuak eta, horietatik, 3.571 familiek lehen aldiz erabili zituzten Gizarte Zerbitzuak. Gizarte Ekintzako departamentuak 25,6 milioi euro bideratu zituen laguntzetara.
2017/04/28SmartKalea Hitzaldi Magistrala bezala hautatua izan da Hiri Adimentsuen III. Biltzarrean
Donostiako alkateordea den Ernesto Gascok gaur aurkeztu du Madrilen, Hitzaldi Magistral batean, SmartKalea proiektua Donostiako lankidetza publiko-pribatuaren eredu bezala, Madrilen Hiri Adimentsuen inguruan egiten den III. Biltzarraren esparruan.
2017/04/28Zazpi diseinatzailek beren bildumak merkaturatuko dituzte Garberako Donostia Moda gunean
Ekimenaren helburua da tokiko produktuari eta produktu bereiziari balioa ematea eta Donostiako markak eta diseinatzaileak sustatzea
2017/04/28Cristina Iglesiasek lan artistiko bat egingo du Santa Klara uharteko itsasargian
Artistak bere hirian sortuko duen aurreneko obra izango da
2017/04/28Donostiako Sustapenak akordioa lortu du IMFAHErekin, nazioarteko talentua erakartzeko
AEBetan bizi diren donostiarrei nahiz Donostian proiektu profesionala garatu nahi duten eta helmuga-hiri bezala hautatzen duten pertsonei hirian ezartzea errazteko.
2017/04/26Musika eta Dantza eskolaren aurretiko izen ematea 2017-2018
Apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 19ra arte irekita egongo da aurretiko izena emateko epea, eta Atotxako Musika eta Dantza Eskolaren Administrazioan nahiz www.donostiaeskola.eus webgunean egin ahal izango da.
2017/04/26II.Markel Txapeldun memorialak Donostia laranjaz margotuko du maiatzaren 28an
Donostiako alkate Eneko Goiak, Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek, La Oreja de Van Gogh-eko kideek, ASPANOGIko ordezkariek, babesleek eta antolatzaileek Memorialaren programa aurkeztu dute.
2017/04/26Remigio Mendibururen eskulturak leku berria du
Egiako pasabidearen sarreran, Nestor Basterretxea plazan eta Tabakalerako sarreraren parean
2017/04/26Udalak Gipuzkoa Basket-i harrera egin dio LEB Oro liga irabazi ostean
Udal korporazioak, Eneko Goia alkatea buru, omenaldia egin die Gipuzkoa Basket-eko jokalari, tekniko eta zuzendaritza kideei.
2017/04/26Kide izango ditu udal talde guztien ordezkariak eta arkitektura donostiarraren aberastasunaz arduratzen diren Donostiako entitateen, taldeen eta erakundeen ordezkariak nahiz gizarte eragileak.
2017/04/25Udalak irudi korporatiboa berritu du
Logotipoak erakundearen ikurra berritzen du eta protagonismo gehiago ematen dio hiriaren izenari.
2017/04/25Donostian egingo da Europako hirien sare garrantzitsuenaren Foroa
Maiatzaren 24an, 25ean eta 26an, Miramar Jauregian eta Talent House eraikinean egingo dira Eurocities Garapen Ekonomikoaren Foroan (EDF) aurreikusitako bilerak.
2017/04/24Egia-k irabazi ditu Gaztelekuen arteko VII. Olinpiadak
Donostiako Gaztelekuetako 70 gazte baino gehiago elkartu dira Martuteneko Arantzazuko Ama Ikastolako kirolgunean olinpiadan parte hartzeko.
2017/04/24DBUSek AENORen kalitate egiaztagiria eskuratu du berriro
Erabiltzaileei 5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineen gainean egin zaien azken inkestaren arabera, lineek 8,08 puntuazioa lortu dute batez beste
2017/04/24Bilera apirilaren 26an Matia Kalea igande/jai egunetan Oinezkoen Alderdi bihurtzeari buruz
Lugaritz Kultur Exean 19:00etan
2017/04/24