Isuri Gutxiko Eremua (IGE)
Sartu zure matrikula zenbakia isuri gutxiko eremura sar zaitezkeen jakiteko
Kontsultatu isuri gutxiko eremuaren mugak
Intereseko informazioa
IGEari buruz
Isuri gutxiko eremu bat (IGE) hiriko eremu jakin bat da, non kutsadura-maila handiko ibilgailuen zirkulazioa mugatzen den, airearen kalitatea hobetzeko eta kutsadura murrizteko .
Eremu honek 1,2 km2-ko azalera du, eta hiriaren erdialdean dago. Airearen kalitatea eta osasun publikoa zaintze aldera, ibilgailu kutsakorrenek ezin izango dute isuri gutxiko eremuan zirkulatu.
Murrizketak 2 fasetan ezarriko dira:
◦ Salbuespenezko kasuetan izan ezik –horretarako baimen puntualak, aldi baterakoak edo baimen iraunkorrak eskatu ahal izango dira– honako ibilgailu hauek ezingo dira isuri gutxiko eremuan sartu:
▪ ingurumen-etiketarik gabekoak (salbuetsitako kasu batzuetan izan ezik).
◦ Salbuespenezko kasuetan izan ezik –horretarako baimen puntualak, aldi baterakoak edo baimen iraunkorrak eskatu ahal izango dira– honako ibilgailu hauek ezingo dira isuri gutxiko eremuan sartu:
▪ ingurumen-etiketarik gabekoak (lehen fasean salbuetsitakoak ere ez).
▪ B etiketadun ibilgailuak.
Ingurumen-onurak
IGEa Donostian ezartzeak eragin positibo nabarmena izango du pertsonen osasunean eta planetaren jasangarritasunean.
- Hauek dira onura garrantzitsuenak:
- Airearen kutsadura murriztea eta, beraz, arnasten dugun airearen kalitatea hobetzea
- Kutsadura akustikoa murriztea
- Klima-krisia arintzen laguntzea, berotegi-efektuko gas gutxiago sortuko direlako
- Ohitura osasungarriagoak sustatzea
- Espazio publikoak berreskuratzea
- Garraio publikoa sustatzea eta bultzatzea
2030erako helburuak
Airearen kalitatea
- Airearen kalitateari buruzko Europako etorkizuneko legerian aplikatuko diren eta Osasunaren Mundu Erakundearen urteko estandarretara iristea.
- Urteko batez bestekoak: 20 µg/m3 NO2-rako, 20 µg/m3 PM10-erako eta 10 µg/m3 PM2,5-erako.
Deskarbonizazioa
- Berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 murriztea.
Zarata
- 65 dB(A) goiz eta arratsaldez, eta 55 dB(A) gauez.
Aldaketa modala
- Eguneko 14.250 joan-etorri gehiago egitea hiri barnean, jatorria edo helmuga IGEa delarik (oinez eta bizikletaz).
- Eguneko 12.000 joan-etorri motorizatu pribatu gutxiago, hiriaren barnekoak zein kanpokoak, jatorria eta/edo helmuga IGEa delarik.
- Eguneko 14.500 joan-etorri gehiago egitea garraio publiko/multimodalean, hiriaren barnekoak zein kanpokoak, jatorria eta/edo helmuga IGEa delarik.
Mugikortasun jasangarriko aukerak
Araudia
Europako Parlamentuak 2019ko azaroaren 28an klima eta ingurumen larrialdiaz egindako adierazpenak "klima eta ingurumen larrialdi egoera" deklaratu zuen eta Batzordeari, estatu kideei eta munduko eragile guztiei eskatu zien "lehenbailehen hartzeko mehatxu horri aurre egiteko neurri zehatzak, beranduegi izan baino lehen, eta Parlamentuak berak ere konpromiso hori hartu zuen".
Ildo horretan, udal-administrazioak betebeharra eta ahalmena du airearen kalitate ona berreskuratzeko eta zaintzeko (indarrean den legerian ezarritako parametroen arabera), bai eta biztanleria osoaren osasuna babesteko ere.
- 7/2021 Legea, maiatzaren 20koa, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa
- 1052/2022 Errege dekretua, abenduaren 27koa, isuri gutxiko eremuak erregulatzen dituena
- 6/2015 Legegintzako errege dekretua, urriaren 30ekoa, trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bategina onartzen duena
- Donostiako airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza
- Isuri Gutxiko Eremuaren proiektua
Gainera, kontuan izan behar dugu IGE hau Donostiako Udalak urte askotan zehar garatu dituen jardueren multzo baten barruan kokatzen dela, besteak beste:
- Hiri Mugikortasun Jasangarriko 2008-2024 Plana, 2008an onetsia
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, 2010ean onetsia
- Klima 2050 Ekintza Plana, 2018an onetsia
- Soinu Ingurunea Hobetzeko Ekintza Plana, 2019an onetsia
- Tokiko Osasun Plana 2022-2025, 2022an onetsia