Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eneko Goia, Alcalde


Gobernu akordioa



Donostia beti izan da hiri plurala, eta halaxe erakusten dute, beste behin ere, 2023ko maiatzaren 28ko udal-hauteskundeen emaitzek. Hala, ezinbestekoa da hiriko indar politikoen arteko akordioa gobernu sendoak eta gehiengodunak eratzeko.

Egonkortasuna eta adostasun politikoa funtsezko elementuak dira hiriaren kudeaketa oinarritzeko. Horrela jar baitezakegu hiriak aurrera egiteko bidea, proiektu partekatuen aterki handi baten pean; helburua, betiere, aurrera egitea eta donostiarren bizitza hobetzea dela.

Konpromiso-dokumentu hau idatzi dugun alderdi politikook Udalbatza osatzen duten 27 zinegotzietatik 14 ordezkatzen ditugu (9 EAJ-PNV eta 5 PSE-EE), eta Udalbatza da herritarren borondatea ordezkatzen duen organo gorena.

Gure helburua gehiengoan oinarritutako udal-gobernu bat babestea da, amaitu berri den legegintzaldian hasitako proiektu eta planak burutu eta hiriaren etorkizunerako ekimen eta erronka estrategiko berriei aurre egingo dien programa baten inguruan.



PDF formatuan eskuratu "Donostiarrekiko akordioa"