Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gobernu Onaren Kodea


Donostiako Udal Gobernua osatzen dugun ordezkariok konpromisoa hartzen dugu jarraian aipatutako Gobernu Onaren irizpideen arabera aritzeko gure jarduera politiko instituzionalean.

Herritarrek gertuen dituzten erakunde publikoak Udalak direnez, hauen kudeaketa etika publiko komunean oinarritzea, ustelkeria kasuak erabat baztertzea eta praktika onak sustatzea da gure konpromisoa, besteak beste hori delako herritarren artean ere kultura zibiko sendoa bermatzeko modurik eraginkorrena.

Honako Kode honek bere baitan jasotzen ditu CLRACE Europako Batzordeak (The Congres of Local and Regional Authorities of the Council of Europe) 1999ko Ekainaren 17an onartutako aholku multzoa “European Code of Conduct for the Political Integrity of Local and Regional Elected Representatives”, eta gure errealitateari erantzuten dioten zenbait irizpide gehitzen dizkio.

Eremu publikoan zein pribatuan arduratsuagoak izan asmoz, etika orokor bat garatzen da Kode honetan, erakunde publikoek eduki behar dituzten baloreak sustatuz eta egiten dugunaren ondorioak aztertuz. Jarraian zerrendatzen diren irizpide hauen helburua da Udal Gobernuko kideon jarduna zuzena izatea, arduratsua, jendartearen zerbitzura dagoena, gardena, eraginkorra eta funtzio publikoari modu erabatekoan zor zaiona.


Gobernu Onaren Kodea