Donostia.eus - [Agenda] Erakusketa: Lucia Moholy, ehun urteren ondoren

Logo Ayuntamiento
Danborradaren une bat

Donostiako Danborrada

2017/01/19 - 2017/01/20

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: urtarrila 13-19

  AGENDA: urtarrila 06-12

Urr 21

Urt 22

Erakusketa: Lucia Moholy, ehun urteren ondoren

Kartela

Erakusketan Lucia Moholyren 48 argazki daude ikusgai. Moholy (1894-1989) argazkilaria, arte-kritikaria eta historialaria izan zen. Bere lana bereziki garrantzitsua izan zen Bauhaus eskolaren estetika eta filosofia sustatzeko. Gaur egun bere ekarpenak badirau eta, gainera, geroz eta estimatuagoa da.

  • Ordutegia: 10:00 > 20:00
  • Tokia: San Telmo Museoa
  • Sarrerak: 6,00 €
  • Antolatzailea: San Telmo Udal Museoa.

Lucia Moholy, ehun urteren ondoren erakusketak Moholyren obra garaiko argazkigintzaren testuinguruan kokatzen du, eta gaur egun duen garrantzia aitortu nahi du. Lucia Moholyk XX. mendeko abangoardietan parte hartu zuen artista eta pentsalari gisa. Besteak beste, Donostian (eta inguruetan) 20. eta 30. hamarkadetan mugitu ziren artistentzako ere erreferentzia izan zen. Hala ikus daiteke San Telmo Museoaren Modernitate bakan bat erakusketan. Bertan Moholy agertzen da Donostiako artista haiekin hartu-emanak izan zituzten pertsonen artean.

"...Denborarekin ikusiko dugu arteak fotografian eragina izan duen bezala, fotografiak ere artean eragina izan duela". L. Moholy, 1938

Lucia Moholy (Praga, 1894-1989)
Lucia Moholyk Filosofia eta Artearen Historia ikasi zuen. 1923an bere senarrarekin batera, László Moholy-Nagy, Bauhaus eskolan sartu zen, eta eskola horretako estudio eta tailerretako eguneroko jarduera 18 x 24 cm-ko kamerarekin dokumentatzen hasi zen. Argi naturala baliatzen zuen beti, eta trebetasun berezia zeukan objektuen berezitasunak, barnealdeak, eskolan diseinatzen ziren altzariak eta eskolaren arkitektura ospetsua harrapatzeko. Moholyk aplikatu zituen fotografia-estiloak (perspektibarekin jokatuz eta kamera espero ez zen ikuspuntuetan kokatuz) ez zien inguruko jardunbideei jarraitu, eta László Moholy-Nagy-k "New Vision" deitu zion mugimenduarekin bat egin zuen. 1933an A Hundred Years of Photography idatzi zuen eta oraindik ere argazkigintzaren historiari egindako funtsezko ekarpentzat hartua dago.

Erakusketa San Telmo Museoak antolatu du, Fundación Loewe eta La Fábricarekin batera, Fotostiftung Schweiz-en laguntzarekin.
Sarrera: 6,00 € (asteartetan sarrera doan)
Komisarioa: María Millán

Jarduerak

  • Familia tailerra - Argazkimintza
    Urriak 29 - 17:00 - Prezioa: 5 € familiako
  • Maria Millan - Hitzaldia: Lucia Moholy y su entorno, María Millán
    Azaroak 29 - 19:00 - Libre, jarleku guztiak bete arte
  • Familia tailerrak - Argazki bodegoia
    Abenduak 17 - 17:00 - Prezioa: 5 € familiako
  • Familia tailerrak - Argazki eszena
    Urtarrilak 21 - 17:00 - Prezioa: 5 € familiako

Lotura interesgarriak
Babesleak