Donostia.eus - [Agenda] Kontzertua: Donostiako Orfeoi Gaztea

Logo Ayuntamiento
Danborradaren une bat

Donostiako Danborrada

2017/01/19 - 2017/01/20

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: urtarrila 13-19

  AGENDA: urtarrila 06-12

Urt 14

Kontzertua: Donostiako Orfeoi Gaztea

Donostiako Miramoneko Matinéen kartela 2016-2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko "Miramongo Matinéeak 2016-2017" zikloaren 7. kontzertua. Donostiako Orfeoi Gazteak "20 urte, bada zerbait!" kontzertua eskainiko du.

Sarrerak erosi

  • Leticia Vergara eta Esteban Urzelai, zuzendariak
  • Alize Mendizabal, organoa
  • Jon Zaldua, perkusioa
  • Donostiako Orfeoi Gaztea

20 urte, bada zerbait!

Donostiako Orfeoi Gazteak azken hogei urteetako lanak aurkeztuko ditu Miramonen. Abesbatza osatzen duten kide gehienak ere hogei urtetik beherakoak dira. Beraz, kontua da eszenatokian bilduko denetik ia ezer ez zela existitzen duela bi hamarkada; ez musikak ez kantariak. Hortik dator kontzertuari emandako izenburua.

Egitaraua:

  • J. Busto: Urepel doinua
  • X. Sarasola: Neskatx' ederra
  • Z. Randall Stroope: The conversion of Saul
  • E. Esenvalds: Only in Sleep
  • G. Forbes: O nata lux
  • J. Papoulis: Sing of Peace
  • J.P. de Juan: Nawa Isbahan
  • K. Jenkins-J. McMillan: Rain Dance
  • M. Lauridsen: Lux aeterna

Sarrerak:

  • Abonuak jada salgai. 16 kontzertuetarako abonuak 83,50 euroko prezioa du. 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (ikus programazioaren pdfa) eta jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo www.euskadikoorkestra.eus webguneko Abonatuak profilean dagoen inprimakia bidaliz.
  • Sarrera solteak, berriz, irailaren 10ean jarriko dira salgai, 7 euroko prezio bakarrean, www.euskadikoorkestra.eus, www.kutxabank.es webgunetan, Kursaal Auditorioko leihatilan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.

Miramonera autobusez:

Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Lotura interesgarriak