Donostia.eus - [Agenda] Erakusketa: Zientziaren Plastihistoria

Logo Ayuntamiento
Danborradaren une bat

Donostiako Danborrada

2017/01/19 - 2017/01/20

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: urtarrila 13-19

  AGENDA: urtarrila 06-12

Aza 19

Urt 15

Erakusketa: Zientziaren Plastihistoria

Kartela

Eureka! Zientzia Museoak Zientziaren Plastihistoria, gizateriaren historiaren mugarriak azaltzen dituen erakusketa, aurkeztu du. Educa Fundazioak bultzatutako proiektu didaktikoa da.

Eureka! Zientzia Museoak Zientziaren Plastihistoria aldi baterako erakusketa inauguratu du. Erakusketa berezi horren helburua gizakiaren historia aldatu duten aurkikuntza eta asmakizun batzuk modu dibertigarrian erakustea da, plastilinaz egindako pertsonaien eta eszena xehatuen bitartez.

Zientziaren Plastihistoria Eureka! Zientzia Museora iritsiko da belaunaldi berriengan zientziarako zaletasuna pizteko eta jakintza defendatzearen alde eta zientziaren garapena bultzatzearen alde borroka egiten dutenak omentzeko. Urtarrilaren 15era bitarte, haurrek idolo berriak ezagutu ahal izango dituzte eta helduek plastilinarekin topo egin ahal izango dute berriz eta haurtzaroko oroitzapenak gogora ekarri ahal izango dituzte

Eureka! Zientzia Museoaren Newton aretoan ikusi ahal izango diren 20 dioramen artean, zientzialari ospetsuen irudiak azaltzen dira, hala nola Charles Darwin, Marie Curie, Albert Einstein edo Leonardo Da Vinci. Irudikapenek gizateriaren historia aldatu zuten hainbat diziplina zientifiko adierazten dituzte.
Erakusketa hau 2013an sortu zen, adin guztietako jendearentzat da, eta dagoeneko Espainiako hainbat hiritan ikusi ahal izan da. Proiektu didaktiko hau bultzatu duen Educa Fundazioa pribatua, independentea eta irabazi-asmorik gabea da. Fundazio horrek funtsezko zeregina betetzen du haurren eta gazteen hezkuntza- eta pedagogia-prestakuntzan, eta proiektuen hartzaileen nahiz boluntarioen partaidetza du.

Erakusketarako sarrera doakoa da

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 19:00etara
Asteburuak eta jaiegunak: 11:00etatik 20:00etara.

Jarduera osagarria: Plastilinazko zientzia - Plastilina sormen tailerra 6 urtetik gorako haurrentzat.
Gaztetxoek Arquímedes handia hobeto ezagutzeko aukera izango dute eta berarekin erlazionaturiko elementuak sortuko dituzte plastilina erabiliz. Parte hartu ahal izateko museoko sarrera edukitzea ezinbestekoa da. (ordutegia kontsultatzeko: www.eurekamuseoa.es edo 943 012 478).

Lotura interesgarriak
Babesleak