Donostia.eus - [Agenda] dss2016 Elkarrizketak - Erakusketa: Itsasoaren kolorea, gatzaren zaporea

Logo Ayuntamiento
Danborradaren une bat

Donostiako Danborrada

2017/01/19 - 2017/01/20

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: urtarrila 13-19

  AGENDA: urtarrila 06-12

Abe 9

Urt 15

dss2016 Elkarrizketak - Erakusketa: Itsasoaren kolorea, gatzaren zaporea

Kartela

Hauxe da Atzegiren (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) Pintura Taldeak eta DSS2016k "Zurekin sortzen dugu Donostia" proiektuaren barne programaturiko bederatzi erakusketatik azkena. Jarduera honek Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuak babestea.

  • Ordutegia: 09:00 - 14:00
  • Tokia: Untzi Museoa
  • Sarrerak: 0,00 €

Erakusketa Untzi Museoko behe solairuan kokatzen da eta 2016ko abenduaren 9tik 2017ko urtarrilaren 15a arte ikusgai egongo da. Erakusketa Untzi Museoko aldi baterako erakusketetara  - besteak beste "Baleazaleak", "Bakailaoaren arrantza. Ur handiak", "Emakumeak eta itsasoa"- eginiko bisita gidatuetatik sorturiko hirurogei obrek osatzen dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoa behar bereziak dituzten kolektiboen irisgarritasunaren eta inklusioaren inguruan dabil lanean inauguratu zenetik 1991ean.

Artelan hauetan hainbat gizarte-erakundek parte hartu dute:

  • ATZEGI (Adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea)
  • GAUTENA (Gipuzkoako autismo elkartea),
  • AGIFES (Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea)
  • ATECE (Hartutako garun kaltearen elkartea)
  • GIELMAR (Gipuzkoako elbarriak martxan)
  • TOLOSAKO GURUTZE GORRIA (Buru gaixoen eguneko zentroa)
  • INTXAURRONDO BERRI ETA LAGUNAK EMAKUMEEN ELKARTEAK
  • PLUS 55 (Pertsona helduen elkartea. Donostiako udala)
  • EUROPAKO BOLUNTARIOEN ZERBITZUA (Atzerriko gazte boluntarioak. Europako komisioa)
  • IBERDROLA ETA ADECCO FUNDAZIOEN BOLUNTARIOAK
  • MANANTIAL FUNDAZIOA (Buru gaixotasun larria duten pertsonen arreta zerbitzua. Madril)
  • PLENA INCLUSIÓN FUNDAZIOA (Adimen urriko pertsonen elkarteeen federazioa. Madril)
  • ARTE IKASLEAK
  • ARTISTAK

Hitzaldiak eta topaketak:

  • Abenduak 15, osteguna, 18:00etan. Hitzaldia: "Kinsaletik laguntza eskea". Pedro Martinez de Artola, ikertzailea.
  • Abenduak 17, larunbata, 11:30etan. Haur eta familientzako hitzaldi-tailerra: "Euskal mitologia". Toti Martinez de Lezea, idazlea.
  • Abenduak 20, asteartea, 18:00etan. Topaketa: "Thyssen-Bornemisza Museoaren heziketa proiektuak". Ana Moreno eta Alberto Gamoneda, Thyssen-Bornemisza Museoaren heziketa arloa.
  • Abenduak 22, osteguna, 18:00etan. Topaketa: "Isilarazitako emakume margolariei omenaldia. Begirada berri bat". Norma Ormaechea, ikertzailea.
  • Abenduak 23, ostirala, 18:00etan. Solasaldia: "DSS2016 Kultur Hiriburuaren ikuspegi pertsonala". Pablo Berastegui, DSS2016ko zuzendari nagusia.

Aurreikusitako beste jarduera batzuk:

  • Tailerrak kolektivo ezberdinekin Untzi Museoan. Momentuz hauek daude finkatuak: Atzegi (abenduaren 12an, 18:00-19:00 h.) eta Gielmar (abenduaren 13, 20 eta 27an, goizez).
  • Txistorrada Santo Tomas egunean: abenduaren 21ean.
    Gabon kantak Atzegiko pintura taldearen eskutik eta aperitiboa: abenduaren 24 eta 31n.

"Zurekin sortzen dugu Donostia. Sinesten dugun hiria" proiektua

"Zurekin sortzen dugu Donostia. Sinesten dugun hiria" proiektuak bederatzi erakusketa antolatu ditu, DSS2016ren "Elkarrizketak" lerroaren babesarekin. Lankidetza honen xedea artea eta kultura defendatzea inklusio, partehartze eta gizarte bilakaera gisa.

Ordutegia: asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00; Igandeak eta jaiegunak: 11:00-14:00

Lotura interesgarriak
Babesleak