Donostia.eus - [Agenda] Dock of The Bay. Zine Dokumental Musikatuaren Erakustaldia 2017

Logo Ayuntamiento
Danborradaren une bat

Donostiako Danborrada

2017/01/19 - 2017/01/20

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: urtarrila 13-19

  AGENDA: urtarrila 06-12

Urt 7

Urt 14

Dock of The Bay. Zine Dokumental Musikatuaren Erakustaldia 2017

Donostiako Dock of The Bay Erakustaldiaren kartela 2017

Donostiako Dock of The Bay-ren 10. edizio honetan musika estilo desberdinak erakusten dituzten dokumentalak eskaini nahi ditugu, musika eta zinema zale guztien gusturako.

  • Tokia:Donostiako beste auzo eta guneak
Sarrerak erosi

Dock of the Bay Musika Dokumentalen jaialdiak bere hamargarren edizioko egitarau osoa aurkezten du. Lehiaketarako zortzi pelikula eta lehiaketaz kanpoko beste hamarrek -Perfect Day eta Paint it Black ataletan banatuta- osatuko dute Donostian, urtarrilaren 7tik 14ra, ospatuko den jaialdia. Egitarau zinematografiko honekin batera festak, kontzertuak, argitalpenak eta mintegiak bezalako ekitaldiak ere izango ditugu aurten.

Dock of the Bayko lehiaketarako atalean "Moz and I" dokumentala izango da, DJ Luis eta Morriseyren bitartez fan fenomenoa aztertzen duen lana eta, bide batez, indie generoak Espainian izan duen eraldaketa. Bestalde, Sid eta Nancyren arteko harreman eztabaidagarriaren istorioa "Sad vacation" filmaren protagonista izango da, eta movida madrileña deitutako mugimendua "Geometría del esplendor" lanaren ardatz. Beyoncé abeslariaren inguruko fan fenomenoa berezko ahotsa eta errebindikazio kutsua "Waiting for B" filmean izango duen bitartean, Euskadi Tropikalaren kontzeptuaren erretratatua aurkeztuko digu "Sounds of roots" dokumentalak. "El charro de Toluquilla"-k Mariatxiak izango ditu protagonistatzat eta "When The Earth Seem To Be Light"-ek skater eta musikarien Georgia aurkeztuko digu. Lehiaketa "All These Sleepless Nights" lanak itxiko du, Sundance zinemaldiko azkeneko edizioan Zuzendaritza Onenaren Saria irabazi zuena.

A Perfect Day atala beste lau dokumentalek osatzen dute. "A Fat Wreck - The Punk-U-Mentary" filmak Kaliforniako hardcore generoaren inguruko ibilbidea. Bestalde, "BLUR the new world towers" dokumentalak "Magic Whip" diskaren grabazioaren isilpeko kontuak erakutsiko ditu, "I am Thor" pelikulak rockeko ikono ahaztu baten bizitza gurera ekarriko duen bitartean. Nazioarte mailako azken joerak jasotzen dituen atal hau ixteko, aho bete hortz uzteko dokumentala: "The Rolling Stones Olé Olé Olé! : A Trip Across Latin America", Stones taldeko kideek Latinoamerikan barrena egindako bira erakutsiko duena, la Habanako kontzertu historikoa barne.

Paint in Blak, atzera begirako pelikulen hautaketa, bi lan klasikok osatuko dute. Batetik, "The Who: The Kids are Alright", 1979 urtean, taldearen inguruko begirada paregabea; bestetik, "Bob Dylan: Don"t look back", Pennebakerren dokumental ahaztezina non zinemagileak Dylanekin batera doa 1965ko Erresuma Batuko biran.

Lehiaketarako Filmak

  • Moz and I
    • Edgar Burgos, Esther Lopera-2016- Espainia -63 min
      • Dokumentalak fan fenomenoa azaltzen du Luis Le Nuiten eta Morrisseyren (The Smiths) arteko harremanaren bidez, eta agerian uzten du indieak nazio mailan egindako bidea. Besteak beste, The Smiths, The Primitives, Los Planetas eta Sexy Sadie ikusiko ditugu.

  • Sad Vacation
    • Danny Garcia -2016- Espainia -95 min
      • Benetan izan al zen Sid Vicious Nancy Spungenen heriotza eragin zuen labankadaren egilea? Sad Vacation edo Punk Rock generoan izandako bikote doilorrenari buruzko dokumental bikaina.

  • Geometría del Explendor
    • José Ramón da Cruz -2016- Espainia -90 min
      • Esplendor Geométrico taldeari, Movida Madrileña delakoari eta testuinguru horri guztiari buruzko dokumental honek mundu horretan sartu eta erabat bereganatuko zaitu, eta lehenago zalea ez bazinen, guztiz fan bilakatuko zaitu.

  • Waiting for B
    • Paulo Cesar Toledo -2015- Brasil-71 min
      • Beyoncéren fan talde bateko kideek, Sao Paulokoek, bi hilabete kanpatuta ematen dute haize zabalean agertokitik hurbil egoteko. Dokumental honek zehatz azaltzen digu nola gay eta jazarritako hiriko gazte taldeek horren modu bitxian lortu zuten beren ahots propioa, errebindikazio ahotsa.

  • Sound of roots
    • Antxón Notario, Ainara Mentxaka, Ane Cerrato, Javier Blanco-2016- Espainia -50 min
      • Euskal Herriko skaren eta reggaearen historia. 80. urteetatik eta Euskadi Tropikal kontzeptutik gaur arte.

  • El charro de Touluquilla
    • Jose Villalobos Romero -2016- Mexiko -90 min
      • Mariatxi abeslari guztiz berezi Jaime García Domínguezen bizitza. Harroa da, bohemioa eta limurtzailea, baina bigarren mailako errepideetan eta agertoki ezegokietan. Dokumental liluragarria, jostagarria era hunkigarria.

  • When The Earth Seems To Be Light
    • S. Machaidze, T. Karumidze, D. Meskhi -2015- Georgia, Alemania -75 min
      • Georgia, skaterrak, artistak eta musikariak. Beren hiri gune bizi-biziak eta beren intimitatearen edertasun aparta. Dokumental liluragarria.

  • All these Sleepless nights
    • Michal Marczak -2016- Polonia, Erresuma Batua-100 min
      • Zuzendaritza Onenaren Saria Sundancen. Bi gazte Varsovian gorabehera handiko urte eta erdian. Raveak, musika eta hedonismoa. Paregabea eta hipnotizatzailea. Ezinbestekoa.

Pecfect Day
Lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, nazioartean berriki egindako musika dokumentalen hautapen bat eskaintzen da.

  • The Everly Brothers - Harmonies From Heaven
    • George Scott -2016- AEB -60 min
      • Everly Brothers bikotearen historia sinestezina. Musikaren, bizitzaren eta arrakastaren aurrean duten ikuspegia. Beren ibilbide osoari filmatua. Musikaren ikuspegitik bikote iraultzailea dokumental zoragarri bezain intimistan.

  • The Rolling Stones Olé Olé Olé!
    • Paul Dugdale-2016- Erresuma Batua -105 min
      • Rolling Stones taldeak 2015ean Latinoamerikan eskaini zuen bira. Kontzertu zirraragarriak eta intimitate hurbilena. Birari amaiera emateko, milioi bat baino lagun gehiagoren aurrean jo zuten Habanan, aurreneko rock taldea hiri hartan marka hori jartzen.

  • Blur the new world towers
    • Sam Wrench -2015- Erresuma Batua -93 min
      • Blur taldearen eta The Magic Whip lanaren grabazioaren historia bat, taldeak 2015. urtean Hyde Parken eta 60.000 jarraitzaileren aurrean eskainitako emanaldiarekin amaitzen dena. Taldearen barne bizitzari, beren zalantzei eta etorkizunaren aurreko zalantzei buruzko dokumental bikaina

  • Danny Says
    • Brendan Toller -2015- AEB -105 min
      • Iggy Pop, Stooges, MC5, Ramones, Jim Morrison, Lou Reed, Nico eta Judy Collins sinatu zituen Danny Fieldsek. Hemen dira denak. Baita Warhol Silver Factory eta Elektra Records ere. Danny Fields gabe ez zen punk rockik izango. Hemen azaltzen da zergatik.

  • A fat werck- The-Punk-U-Mentary
    • Shaun Colon -2016- AEB -78 min
      • NOFX taldeko aitzindari eta zigilu mitikoaren fundatzaile Fat Mikeren bizitza. Nola bihurtu zen punk, hastapenak bere taldearekin, Epitaph Records zigiluan izandako enplegua eta nola gorpuztu zen "Fat soinua". Lagwagon, Get Dead, No Use For A Name, Good Riddance, Ten Foot Pole, Propagandhi eta Strung Out lagun. Ezinbestekoa.

  • SHOT! The Psycho-Spiritual Mantra of Rock
    • Barnaby Clay -2016- AEB -98 min
      • Mick Rock, azken 50 urteetan rockaren esparruan izan den argazkilari handiena. Denei egin zien "tiro", besteak beste David Bowie, Syd Barrett, Blondie, Queen, Lou Reed eta Iggy Popi. Dena biltzen du dokumental honek, besterik gabe magiko bihurtzen da.

  • I am thor
    • Ryan Wise -2015- AEB -82 min
      • Thor taldeak besteak beste Metallica eta Kiss taldeekin partekatu zuen agertokia 70. eta 80. urteetan. Dokumental honek berreskuratu egiten du haren irudia, haren ingurua, eta ulertezina bada ere nabarmendu gabe desagertu zen rockaren ikono baten bizitza liluragarria eskaintzen digu

Paint It Black
Lehiaketatik kanpoko atala da. Bertan, musika dokumentalen hautapenen atzerabegirako bat eskaintzen da.

  • Dont look back
    • D. A. Pennebaker-1967- AEB -96 min
      • D.A. Pennebakerrek Bob Dylani buruz egindako dokumentala, Dylanek 1965eko udaberrian Erresuma Batuan eskaini zuen biraren nondik norakoak azaltzen dituena. Dokumental mitikoa, bizitzan gutxienez behin ikusi beharrekoa.

  • Bird On A Wire
    • Tony Palmer-1974- Erresuma Batua -105 min
      • Modu egiazkoan eta berdin gabean aurkezten digu Tony Palmerrek Leonard Cohen. Beste inork inoiz ez bezala aurkeztu gabe. Hona emaitza: historiako musika dokumental adierazgarrienetako bat.

  • The Kids are alright
    • Jeff Stein -1979- AEB -84 min
      • Mitikoa eta errepika ezina. The Who taldearen barneko begirada berdingabea 1979an. Kontzertuak, elkarrizketak, backestagea, jarraitzaileak eta erabateko eromena. Rock%Roll benetakoa zineman. Benetako altxorra.

Epaimahaia eta Sariak

Alejandro Díaz, Felipe Cabrerizo, Kikol Grau, Leire Apellaniz y Virginia García del Pinok osatzen dute aurtengo epaimahaia.

Dock of the Bay jaialdiak lau sari banatuko ditu bere hamargarren edizioan.
Irabazleen izenak Antzoki Zaharrean jakinaraziko dira eta bertan egingo da sari banaketa, urtarrilaren 14an (larunbata), 22:30etan, jaialdiko azken proiekzioaren aurretik.
Sariak honako hauek izango dira:

  • Musika dokumental onenaren 2017ko Dock of the Bay saria
    • Lehiaketa ataleko film bati emango zaio saria. Epaimahaia zinemako kide nabarmenek osatuko dute eta horiek erabakiko dute film irabazlea.
  • Sade saria
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria
  • Publikoaren saria

Sail paraleloak

  • Ikusle berriak saioa
    • Ekimen honen funtsezko helburua, hain justu, gazteak zinemaren mundura erakartzea eta musika dokumentalera hurbiltzea da. Ikasleei musikaren eta zinemaren plazera transmititu nahi diegu, eta azaldu zenbaterainokoa den horretan diharduten pertsonen grina eta ardura.
    • Emanaldirako hautatutako filma Searching for sugar man izango da.
      • Malik Bendjelloul -2011- Suedia, Erresuma Batua. -83 min.
        • Rodríguez, Dylan hispaniarra, 60ko hamarkadako bi folk-rock protesta disko bikain grabatu, eta desagertu egin da. Bitartean, bere abestiak zerrendetako lehen postuetan daude Hegoafrikan. Bizirik ote dago? Detektibeek eta jarraitzaileek bat egiten dute misterioa argitzeko, abentura film bat baino askoz ere dardaratsuagoa den lan honetan.

  • Kontzertuak
    • Zuzeneko musikak beti izan du protagonismoa eta garrantzia jaialdian. Hala, hainbat kontzertu eta festa egingo dira jaialdiaren baitan.
      • Urtarrilak 7, larunbata:
        • 00:00: Le Bukowski musika klubean
          • Dock of the Bay Inaugurazio Festa: Festa We love Dolce Vita DJSekin

      • Urtarrilak 12, osteguna
        • 20:30: Kutxa Kultur Kluba Aretoan
          • Le Quattro Volteren emanaldia eta kontzertua, Joseba Irazokiren eskutik
            • Aldakorra, balio anitzekoa eta gitarra jotzaile geldiezina da JOSEBA IRAZOKI. Berebiziko interesa dauka konposizioan, bai eta bat-bateko inprobisazioan ere. Oraingoan, zuzenean eta bere erara interpretatuko du Michelangelo Frammartinoren Le Quattro Volte film italiarraren soinu banda.

      • Urtarrilak 13, ostirala
        • 00:00: Dabadaba Aretoan.
          • The Class Karaokea (taldeak zuzenean joko du) eta Psycho Beat Dja

      • Urtarrilak 14, larunbata
        • 00:00: Dabadaba Aretoan.
          • Dock of the Bay jaialdiaren amaiera festa:
            • CHRISTIAN LÖFFER LIVE (Ki Records- DE)
          • JMII (Hivern Discs -BCN)

Egitaraua 2017:

Urtarrilak 7, larunbata:

  • 17:30: Antzoki Zaharra
    • Bob Dylan: Don`t look back
      • D. A. Pennebaker - 96 min - Estatu Batuak

  • 20:30: Antzoki Zaharra
    • The Everly Brothers - Harmonies From Heaven
      • George Scott - 60 min - Estatu Batuak

  • 22:45: Antzoki Zaharra
    • The Rolling Stones OLÉ OLÉ OLÉ!: A trip across Latin America
      • Paul Dugdale - 105 min - Erresuma Batua

  • 00:00: Club Le Bukowski.
    • Dock of the Bay Inaugurazio Festa
      • Festa We love Dolce Vita DJSekin.

Urtarrilak 8, igandea:

  • 18:15: Antzoki Zaharra
    • Leonard Cohen. Bird On A Wire
      • Tony Palmer - 105 min - Erresuma Batua

  • 21:30: Antzoki Zaharra
    • Danny Says
      • Brendan Toller - 105 min - Estatu Batuak

Urtarrilak 9, astelehena:

  • 19:30: Trueba Zinemak.
    • All these Sleepless nights
      • Michal Marczak - 78 min - Polonia, Erresuma Batua

Urtarrilak 10, asteartea:

  • 19:30: Trueba Zinemak.
    • El charro de Touluquilla
      • Jose Villalobos Romero - 90 min - Mexico

  • 21:15: Trueba Zinemak.
    • When The Earth Seems To Be Light
      • S. Machaidze, T. Karumidze, D. Meskhi - 78 min - Georgia, Alemania

Urtarrilak 11 asteazkena:

  • 19:30: Trueba Zinemak.
    • Waiting for B
      • Paulo Cesar Toledo - 71 min - Brasil

  • 21:15: Trueba Zinemak.
    • Geometría del Explendor
      • José Ramón da Cruz - 90 min - Espainia

Urtarrilak 12, osteguna:

  • 19:30: Trueba Zinemak.
    • Sound of Roots
      • Antxón Notario, Ainara Mentxaka, Ane Cerrato, Javier Blanco - 50 min - Espainia

  • 20:30: Kutxa Kultur Kluba
    • Le Quattro Volteren emanaldia eta kontzertua, Joseba Irazokiren eskutik
      • Aldakorra, balio anitzekoa eta gitarra jotzaile geldiezina da Joseba Irazoki. Berebiziko interesa dauka konposizioan, bai eta bat-bateko inprobisazioan ere. Oraingoan, zuzenean eta bere erara interpretatuko du Michelangelo Frammartinoren Le Quattro Volte film italiarraren soinu banda.

  • 21:00: Trueba Zinemak.
    • Sad Vacation
      • Danny Garcia - 95 min - Espainia

Urtarrilak 13, ostirala:

  • 10:00: Antzoki Zaharra.
    • Searching for sugar man
      • Malik Bendjelloul - 83 min - Suedia, Erresuma Batua

  • 19:15: Trueba Zinemak.
    • A fat wreck - The-Punk-U-Mentary
      • Shaun Colon - 78 min - Estatu Batuak

  • 19:30: Garoa Kultur Lab
    • Aurkezpena: La desesperación de los simios... y otras bagatelas
      • Françoise Hardy (Traducción de Felipe Cabrerizo)

  • 20:45: Trueba Zinemak.
    • Moz and I
      • Edgar Burgos, Esther Lopera - 63 min - Espainia

  • 22:45: Trueba Zinemak.
    • I am thor
      • Ryan Wise - 82 min - Estatu Batuak

  • 00:00: Sala Dabadaba
    • The Class Karaokea (taldeak zuzenean joko du) eta Psycho Beat Dja

Urtarrilak 14, larunbata:

  • 17:00: Antzoki Zaharra.
    • The Who: The Kids are alright
      • Jeff Stein - 84 min - Estatu Batuak

  • 19:45: Antzoki Zaharra.
    • Blur the new world towers
      • Sam Wrench - 93 min - Erresuma Batua

  • 22:30: Antzoki Zaharra.
    • SHOT! The Psycho-Spiritual Mantra of Rock
      • Barnaby Clay - 98 min - Estatu Batuak

  • 00:00: Sala Dabadaba
    • Dock of the Bay jaialdiaren amaiera festa
      • Christian Löffler Live (Ki Records - DE)
      • JMII (Hivern Discs - BCN)

Argitalpenak

Psycho Beat! eta Ediciones Polaresekin batera Dock of the Bay jaialdiak "La desesperación de los simios... y otras bagaletas, las memorias de Françoise Hardy" lanaren argitalpenean parte hartu du, urtarrilaren 13an Garoa Kultur Laben aurkeztuko den lana.

Mintegia: "EGIAZOREN NARRATIBAK"

Dock of the Bay jaialdiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren, KOLDO MITXELENA Kulturunearen eta Donostia Sustapenaren laguntzarekin, 2017ko edizioan berriz antolatuko du zinema dokumental musikala hainbat alderditatik aztertzeko mintegia, arreta berezia ipiniz zinema dokumental musikalaren narratiban.
Mintegiaren gogoetagaia hau izango da: dokumentatzeko, kontatzeko, iritzia emateko eta are programatzeko ekintzek jarrera kritikoa hartzea dakarte, bai zine modalitate horrekiko, bai eta ikusgarritasuna eta balioa hartzen duten narratiba eta lengoaiekiko ere.

Hona hemen mintegian jorratuko diren gaiak:

  • Narratiba dokumentala, programazioa eta kritika, iruditerien, zentzuen eta afektuen sormenean bat egiten dute diziplina gisa.
  • Musika dokumentala eta askotariko narratiben sormena. Musikarekin, dokumentazioarekin eta errealizazioarekin lotuta jokoan diren egiletzei buruzko gogoeta egitea.
  • Programatzeko ekintza, zinema jaialdien paisaian jarrera espezifikoa definitzen duen modalitate kritiko gisa.

Mintegia giza eta gizarte zientzien arloko eta zinemako ikasleei zein errealizadoreei, kritikariei eta programatzaileei zuzenduta egongo da.
KM Kulturunean egingo da, urtarrilaren 12an, osteguna. Aurreikusitakoaren arabera, arratsaldez izango da.
Izena emateko mezu bat bidali beharko da info@dockofthebay.es helbidera zergatik parte hartu nahi dugun labur azalduz. Izen-ematea doakoa izango da.
"Egiazkoaren narratibak" mintegiaren koordinatzaile Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Fernando Golvano arituko da. Hitzaldiak zinemarekin eta ikusentzunezkoekin lotura duten zuzendariek, programatzaileek, kritikariek eta teorikoek emango dituzte.

Egitaraua:

  • 16:30: Felipe Cabrerizo
    • Serge Gainsbourg Vs Paul Delvaux Vs Jeanchristophe Averty: Melody Nelsonen Istorioa
      • Serge Gainsbourgek Histoire de Melody Nelson disko kontzeptuala argitaratu zuen 1974an. Lan horrekin chanson delakoaren bilakaeran aurreranzko jauzia eman zuela konturatuta, Gainsbourgek bere obra osoari buruzko film bat egitea erabaki zuen, Paul Delvaux margolariarekin eta Jean-Christophe Averty abangoardiako errealizadorearekin batera. Emaitza poparen historiako ikus-entzunezko pieza bikainenetako bat izan zen, baita musikako lanak bisualki islatzeko bide berri bat ere, inoiz jarraipenik aurkituko ez duena.

  • 17:15: Alejandro Díaz
    • Programazio Zinematografikoa: Dekalogo Bat
      • Funtsezko hamar axiomaren bitartez (digresioekin, oharrekin eta hainbat aholkurekin osatuta), baina, betiere, pontifikatzeko nahirik gabe, hitzaldiak oinarrizko gidaliburu labur bat proposatzen du nazioarteko zinema jaialdietan zinema programazioa praktikatzeko garaian egilearen ustez komenigarriak diren erabilerei eta praktikei buruz.

  • 18:00: Kikol Grau
    • "Telebista Elikagarria Da"
      • Telebistako programak sortzen lan egiten duen jendea besteren erabakien mende dago.
      • Ni birziklaturiko produktua naiz; lehen telebistako programak egitea nuen lanbide, eta orain, telebistako esperimentuak egiten ditut, baina telebistatik kanpo. Telebistan ez naute maite jada, ez didate lanik ematen, ez dut gehiago harentzat lan egingo. Haren funtzionamendua erabat aldatu da, eta ez naute gehiago behar.
      • Urte luzez hamaika gauza egin ahal izan ditut telebistarentzat, eta nire programetatik bizi, guztiguztiak kulturarekin eta musikarekin loturikoak; eta hori, gaur egun, zoragarria iruditzen zait. Horregatik, nire lana gauza arraro edo bitxi gisa ikusten dut herrialde honetako telebista panoramaren barruan.

  • Atsedena: 15 min

  • 18:45: Joan Pons
    • Horrenbesterako Al Da?: Prestigioa Ematen Duen Erretorika Dokumental Musikalean
      • Xantaia emozionala, edukien idealizazioa, letra txikiaren mitifikazioa, ahots kritikoen absentzia Dokumental musikalak hizkuntza narratiboaren tranpak erabiltzen ditu sarri bere protagonistak berez direna baino garrantzitsuagoak direla sinestarazteko. Ikuspegi partziala eta zaleen erretorika zorroztasun historikoaren eta/edo kazetaritzakoaren gainetik.

  • 19:30: Aaron Rodriguez
    • Bowie-Irudia (Edo Dokumental Musikala Simulazio Ekintza Gisa)
      • Pop kultura aztertu duten ia pertsona guztiak bat datoz gauza batean: David Bowieren agerpen historikoa finkatzen dute munduari buruz pentsatzeko parametro gisa "benekotasun" kontzeptua ukatzeko puntu giltzarritzat. Aurretiko izarrek zuten konpromiso sozial, ideologiko edo besterik gabe existentzialari aurre eginez, Bowiek bestelako parametro batzuk txertatu zituen eztabaidan, hala nola arinkeria, simulazioa edo fartsa, behin eta berriz aipatutako "postmodernitatea" iragartzen eta ospatzen zuten ikuspegietatik egin ere. Horren ondorioz, Bowiren ibilbidea markatzen duten irudien bilduma —bereziki, hain urrunekoak zaizkigun Pennebacker, Alan Yentob edo Francis Whatelyren pareko izenek sinatutako pieza dokumentalak— autosorkuntzarako
      • mekanismo erraldoi gisa uler liteke, non dokumentalen, zuzeneko emanaldien, bideoklipen edo rol zinematografikoen artean marraztutako lerroek "erreala den horren estatutuei" erasotzen baitiete zuzenean. Hirurogeiko hamarkadako errealismo olatuetatik oinordetzan jasotako musika dokumentalaren erabileren eta ohituren arteko alderaketa proposatuko da (bereziki, Michael Lindsay-Hogg edo Godard sortzaileei esker), ikusteko nola Bowiez gero gainditze prozesu bat gertatzen den, zeinak bideoperformacetik edo instalazio artistikotik hurbilago dauden lengoaia berriak ekarriko dituen.

  • 20:00: Mahai ingurua
    • Moderatzailea: Fernando Golvano

Sarrerak

Emanaldiak

  • Trueba zinema aretoan proiektatuko diren filmetarako sarreren salmenta: leihatilak, Saderen webgunea eta zinema jaialdiaren webgunea. www.gruposade.com
  • Antzoki Zaharrean proiektatuko diren filmetarako sarrerak: leihatilak, Donostia Kulturaren webgunea eta zinema jaialdiaren webgunea. www.sarrerak.donostiakultura.com, www.dockofthebay.es
    • Saio guztien prezioa: 7 €

Kontzertuak

  • Ostiraleko saioa Dabadaba aretoan: The Class eta Dj Psycho Beat
    • 8 €
  • Larunbateko saioa Dabadaba aretoan, Dock of the Bay jaialdiaren amaiera festa: Christian Löffler (KI Records) + JMII (Hivern).
    • Aldez aurretik erosita: 10/12 €
    • Leihatilan: 15 €
  • Sarrerak hemen: dabadabass.com

Babesleak:

  • Kutxa Kultur
  • Super Amara
  • Diego Besné
  • Melgarejo
  • Cochinita Pibil
  • Sade
  • Jager
  • Behobia SS

Erakundeak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Donostiako Udala
  • Donostia Kultura
  • Donostiako Sustapena

Jaialdiko Hotela:

  • Okako Hotel

Kolaboratzaileak:

  • Morgans Konpany
  • Geralds

Media:

  • Spotify

Medio Kolaboratzailea:

  • Mondo Sonoro

Antolakuntza:

  • Dale Creatividad - Qualia

Lotura interesgarriak