Donostia.eus - [Agenda] Dock of the Bay mintegia: "Egiazoren Narratibak"

Logo Ayuntamiento
Danborradaren une bat

Donostiako Danborrada

2017/01/19 - 2017/01/20

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: urtarrila 13-19

  AGENDA: urtarrila 06-12

Urt 12

Dock of the Bay mintegia: "Egiazoren Narratibak"

Donostiako Dock of The Bay Erakustaldiaren kartela 2017

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Dock of the Bay Jaialdiak "Egiazoren Narratibak" mintegia antolatzen dute.

Dock of the Bay jaialdiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren, KOLDO MITXELENA Kulturunearen eta Donostia Sustapenaren laguntzarekin, 2017ko edizioan berriz antolatuko du zinema dokumental musikala hainbat alderditatik aztertzeko mintegia, arreta berezia ipiniz zinema dokumental musikalaren narratiban.
Mintegiaren gogoetagaia hau izango da: dokumentatzeko, kontatzeko, iritzia emateko eta are programatzeko ekintzek jarrera kritikoa hartzea dakarte, bai zine modalitate horrekiko, bai eta ikusgarritasuna eta balioa hartzen duten narratiba eta lengoaiekiko ere.

Hona hemen mintegian jorratuko diren gaiak:

  • Narratiba dokumentala, programazioa eta kritika, iruditerien, zentzuen eta afektuen sormenean bat egiten dute diziplina gisa.
  • Musika dokumentala eta askotariko narratiben sormena. Musikarekin, dokumentazioarekin eta errealizazioarekin lotuta jokoan diren egiletzei buruzko gogoeta egitea.
  • Programatzeko ekintza, zinema jaialdien paisaian jarrera espezifikoa definitzen duen modalitate kritiko gisa.

Mintegia giza eta gizarte zientzien arloko eta zinemako ikasleei zein errealizadoreei, kritikariei eta programatzaileei zuzenduta egongo da.
KM Kulturunean egingo da, urtarrilaren 12an, osteguna. Aurreikusitakoaren arabera, arratsaldez izango da.
Izena emateko mezu bat bidali beharko da info@dockofthebay.es helbidera zergatik parte hartu nahi dugun labur azalduz. Izen-ematea doakoa izango da.
"Egiazkoaren narratibak" mintegiaren koordinatzaile Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Fernando Golvano arituko da. Hitzaldiak zinemarekin eta ikusentzunezkoekin lotura duten zuzendariek, programatzaileek, kritikariek eta teorikoek emango dituzte.

Egitaraua:

  • 16:30: Felipe Cabrerizo
    • Serge Gainsbourg Vs Paul Delvaux Vs Jeanchristophe Averty: Melody Nelsonen Istorioa
      • Serge Gainsbourgek Histoire de Melody Nelson disko kontzeptuala argitaratu zuen 1974an. Lan horrekin chanson delakoaren bilakaeran aurreranzko jauzia eman zuela konturatuta, Gainsbourgek bere obra osoari buruzko film bat egitea erabaki zuen, Paul Delvaux margolariarekin eta Jean-Christophe Averty abangoardiako errealizadorearekin batera. Emaitza poparen historiako ikus-entzunezko pieza bikainenetako bat izan zen, baita musikako lanak bisualki islatzeko bide berri bat ere, inoiz jarraipenik aurkituko ez duena.

  • 17:15: Alejandro Díaz
    • Programazio Zinematografikoa: Dekalogo Bat
      • Funtsezko hamar axiomaren bitartez (digresioekin, oharrekin eta hainbat aholkurekin osatuta), baina, betiere, pontifikatzeko nahirik gabe, hitzaldiak oinarrizko gidaliburu labur bat proposatzen du nazioarteko zinema jaialdietan zinema programazioa praktikatzeko garaian egilearen ustez komenigarriak diren erabilerei eta praktikei buruz.

  • 18:00: Kikol Grau
    • "Telebista Elikagarria Da"
      • Telebistako programak sortzen lan egiten duen jendea besteren erabakien mende dago.
      • Ni birziklaturiko produktua naiz; lehen telebistako programak egitea nuen lanbide, eta orain, telebistako esperimentuak egiten ditut, baina telebistatik kanpo. Telebistan ez naute maite jada, ez didate lanik ematen, ez dut gehiago harentzat lan egingo. Haren funtzionamendua erabat aldatu da, eta ez naute gehiago behar.
      • Urte luzez hamaika gauza egin ahal izan ditut telebistarentzat, eta nire programetatik bizi, guztiguztiak kulturarekin eta musikarekin loturikoak; eta hori, gaur egun, zoragarria iruditzen zait. Horregatik, nire lana gauza arraro edo bitxi gisa ikusten dut herrialde honetako telebista panoramaren barruan.

  • Atsedena: 15 min

  • 18:45: Joan Pons
    • Horrenbesterako Al Da?: Prestigioa Ematen Duen Erretorika Dokumental Musikalean
      • Xantaia emozionala, edukien idealizazioa, letra txikiaren mitifikazioa, ahots kritikoen absentzia Dokumental musikalak hizkuntza narratiboaren tranpak erabiltzen ditu sarri bere protagonistak berez direna baino garrantzitsuagoak direla sinestarazteko. Ikuspegi partziala eta zaleen erretorika zorroztasun historikoaren eta/edo kazetaritzakoaren gainetik.

  • 19:30: Aaron Rodriguez
    • Bowie-Irudia (Edo Dokumental Musikala Simulazio Ekintza Gisa)
      • Pop kultura aztertu duten ia pertsona guztiak bat datoz gauza batean: David Bowieren agerpen historikoa finkatzen dute munduari buruz pentsatzeko parametro gisa "benekotasun" kontzeptua ukatzeko puntu giltzarritzat. Aurretiko izarrek zuten konpromiso sozial, ideologiko edo besterik gabe existentzialari aurre eginez, Bowiek bestelako parametro batzuk txertatu zituen eztabaidan, hala nola arinkeria, simulazioa edo fartsa, behin eta berriz aipatutako "postmodernitatea" iragartzen eta ospatzen zuten ikuspegietatik egin ere. Horren ondorioz, Bowiren ibilbidea markatzen duten irudien bilduma —bereziki, hain urrunekoak zaizkigun Pennebacker, Alan Yentob edo Francis Whatelyren pareko izenek sinatutako pieza dokumentalak— autosorkuntzarako
      • mekanismo erraldoi gisa uler liteke, non dokumentalen, zuzeneko emanaldien, bideoklipen edo rol zinematografikoen artean marraztutako lerroek "erreala den horren estatutuei" erasotzen baitiete zuzenean. Hirurogeiko hamarkadako errealismo olatuetatik oinordetzan jasotako musika dokumentalaren erabileren eta ohituren arteko alderaketa proposatuko da (bereziki, Michael Lindsay-Hogg edo Godard sortzaileei esker), ikusteko nola Bowiez gero gainditze prozesu bat gertatzen den, zeinak bideoperformacetik edo instalazio artistikotik hurbilago dauden lengoaia berriak ekarriko dituen.

  • 20:00: Mahai ingurua
    • Moderatzailea: Fernando Golvano

Hizkuntza: Gaztelania eta euskara.

Tokia: Areto nagusian.

Lotura interesgarriak