Donostia.eus - [Agenda] Tabakalera - Proiekzioa Horman: Lois Patiño: Fajr

Logo Ayuntamiento
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren kartela 2017

Giza Eskubideen Zinemaldia

2017/03/31 - 2017/04/07

"Desoxirribonucleico" antzezlanaren une bat

Antzerkia: "Desoxirribonucleiko"

2017/03/31 - 2017/04/01

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: martxoa 31-apirila 06

  AGENDA: martxoa 24-30

Mar 1

Mar 31

Tabakalera - Proiekzioa Horman: Lois Patiño: Fajr

Kartela

Tabakalerako Horman, - ikus-entzunezkoa eta zinematografikoa eraikinean, espazio publikoan hedatzen duen programan - Lois Patiño dugu artista gonbidatu.

  • Ordutegia: 10:00 - 20:00
  • Tokia:Donostiako beste auzo eta guneak
  • Sarrerak: 0,00 €

"Fajr"-ek esanahi bikoitza dauka arabiarrez: egunsentia izendatzen du eta baita "adhan"-a ere —errezora deitzeko kantua—, mezkitetatik egunsentiaren aurretik entzuten dena. Kantu hauek egunean 5 aldiz entzuten dira herri musulmanetan. Kasbah-en, palmeren, dunen gainetik hegan egiten duten ahots horiek oroitzen digute eguneroko bizitzaz gain, bizitza espirituala ere existitzen dela.

Kantuaren hitzak iristen direnean, bizitzako ohiko erritmoak beste dentsitate bat hartzen du, denbora beste era batean esperimentatzeko moduan barneratzen gara. Dudarik gabe, introspektiboagoa, barruko denbora bat, eta horregatik, irekiagoa eta sakonagoa. Kantuak era honetan eten bat, egunerokoan parentesi bat, dakar eta behin amaitzen denean, ohiko erritmoa itzultzen da.
Basamortuak, gogo-jardunaldirako espazio mitikoak, bere formen hutsa eta denboraren etenaren bidez, ermitau eta profeta ugari gonbidatu ditu bakardadera. "40 egunez joan behar da basamortura eta argaldu" zioen Nietzschek. Basamortuak eraldatu egiten du, haren handitasunari erantzun gisa norbera bere buruan biltzen da. Inguratzen zaituen espazio irekian inolako estimulu bisual konkretu bati lotu ezinik —Borgesek basamortuaren horizontaltasunak zorabiatu egin zuela azaldu zuen— zure buruarengan murgiltzera zaramatza. Kontzentrazio meditatibo honek eremita estasi espiritual batera eraman dezake azkenik, despertsonalizazio batera: zugandik atera Guztian desegiteko.

Laburmetraia experimentala - HD / 12 min. / B&N + color / 2016

.

Lotura interesgarriak
Babesleak