Donostia.eus - Oroimen mapa

Logo Ayuntamiento

Donostiako Oroimen Historikoaren Mapa

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren garaietako gune garrantzitsuak ezagutu.


Filtratzeko egin klik esteka hauetan: DENAK ERAKUTSI

Gatazka belikoen lekuak Bonbardatutako lekuak Atxiloketa guneak
Lurperatze lekuak Fusilamendu lekuak Oroitzapenezko elementuak

Donostiako Oroimen Historikoaren Mapak gure iraganaren memoria dinamiko bezain kritikora gonbidatu nahi zaitu. Iraganean gertaturikoa ulertzeko ahalegin honetan, gure proposamena 1936eko udaratik aurrerako gertakizunen kokaleku fisikoa ezagutzea da, baita sufrimendu horiek gogora ekartzeko hirian ipini diren oroitzapen elementuak ere agertzea. Horretarako, gune horiek espazioan nahiz denboran kokatu dira.

Besteren artean, geure buruari galdetu ahal izango diogu: Nola izan zen posible gure hiriko kaleak borroka eremu bilakatzea? Zergatik ehunka pertsonek galdu zuten bizia hain era bortitzean horren ezagunak zaizkigun tokietan? Egunero zeharkatu ohi ditugun zein tokietan egon ziren giltzaperatuak milaka donostiar?

Historia ez da anonimoa, izan ere, aurpegiak, izenak, helbideak… ditu. Estatu golpe militarraren ondorioz Gerra Zibilak Donostian izandako agertokiak ezagutzera emanez, eztabaida sosegatua eta oroitzapen hunkigarria sustatu nahi dugu, mapak jasotzen duen eduki aberatsaren bidez. 1936ko ekain hartatik aurrera ezer ez zen berdin izango. Nora goazen jakiteko, halabeharrezkoa zaigu nondik gatozen jakitea.

Gure historia parez pare dugu zain.