Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Jatorri askotariko emakumeen kulturarteko gunea



Donostian bizi diren emakume migratzaileen askotariko beharrak ase nahi ditu jatorri ezberdinetako emakumeen kulturarteko guneak. Lan hori gainera, gune erosoak sortuz eta astero-astero emakume ugari batzen diren saioak antolatuz egiten du. Saio horietan, emakumeek errealitate eta bizipen propioak partekatzen dituzte, eguneroko bizitzan dituzten oztopo eta zailtasunak kolektiboki nola gainditu elkarrekin ikasteko.

Tailer bitartean kontzeptu mapa baten gainean eserita dagoen emakumea

Proiektu honetan beraz, emakume horiei babesa eskainiko dien sare komunitarioak sortzea eta sustatzea eta beraien bizitzako esparru ezberdinen gainean erabakiak hartzeko gaitasuna hobetzea elkarrekin doaz. Hala, garatzen diren jarduera guztiekin parte hartze soziala, ahalduntzea eta bizi duten zapalkuntza anizkoitz egoeraren kontzientzia feminista sustatzea bilatzen da ere.

Bestela esanda, emakume migratzaileek beraien buruen jabe izateko prozesuak abiaraztea lortu nahi du proiektu honek eta horretarako herri heziketako metodologiak eta pedagogiak erabiltzen ditu (feminismoa, herritartasun kritiko eta aktiboa, ekologia, kultur aniztasuna eta abar).

Honenbestez, esan dezakegu Emakumeen Etxea (saioak burutzen diren lekua) kulturarteko gunea izaten ari dela egun, eta bertan jatorri anitzeko emakumeak (Afrika, Errumania, Latinoamerika…) egoera, kezka, baliabide, estrategia, behar eta aukera ezberdinak partekatzen eta ezagutzen ari direla. Emakume migratzaileen eskubideak ezagutuz, elkar-entzuketa, elkarbizitza eta auto-laguntzarako gunea izaten ari da beraz.

Aurreko urteetan jorraturiko gai eta ekintzak:

  • Elkar ezagutza eta esperientzien partekatzerako jardunaldiak.
  • Donostiako Udalaren Sustapen Bulegora bisita ematen dituen zerbitzuen berri izateko.
  • Sexu-generoari buruzko lantegia.
  • San Telmo Museoa bisitatu Euskal Herriko historia ezagutzeko.
  • Sustapen Bulegoan Curriculum Vitaea egiten ikasteko prestakuntza jaso.
  • "Lur suntsituak" emakume artisten erakusketara bisita gidatua.
  • Hitzaldiak: migrazio prozesua (lehen, bitartean, gero).
  • Emakumeen eskubideei buruzko formazioa.
  • Pertsona errefuxiatuei buruzko lantegia.
  • Auto zaintza jardunaldiak.

Ostegunero elkartzen gara 16:30etik 18:30era - Donostiako Emakumeen Etxean (Okendo, 9, Donostia) Daiteke enpresako Aitziber Eguskizak dinamizatutako gunean -.

Informaziorako gehiago:

Telefonoa: 943 481779

E-maila: kulturaniztasuna@donostia.eus


Zatoz eta parte hartu!