Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Azaroak 20: Haurren Nazioarteko Eguna



Gaur egungo haurrak etorkizuneko bizilagunak izango dira. Hori aintzat harturik, balioen hezkuntza eta aniztasunaren errespetua gazte gaztetatik bultzatzea ezinbestekoa da, giza eskubideak oinarri izanik. Honen baitan, haur eta gazteekin landu daitezkeen hainbat ekintza eta programa abiarazten ditugu urtero.

2017


Kartela 'Haurren egun unibertsalaren FESTA' plazan dauden haurrekin ilustratua
Donostiako Kultur Aniztasunaren Bulegoak, Mestiza elkartearekin elkarlanean "Haurren Egun Unibertsalaren
Festa"
antolatu zuen, azaroaren 10ean, Altzako Kultur Etxean. Ekitaldia, 4-8 urte bitarteko haurrei zuzendua egon zen.

Ekitaldiaren ardatzak, Kulturaren arteko harremanak eta bizikidetza bultzatzea izan da eta Aniztasuna balorean
jartzea.

Parte-hartzaileak: Monica Gracia (Donostia irratia ) urkezle moduan aritu zen. Ipui Kontalaria Lázaro Olivenza (Abracadabra), "Elmer elefantearen ipuia"-ren kontakizunaren bitartez aniztasuna balorean ipini zuen. Jokoak eta abestiak hiru hizkuntzetan, Ana Molina (Mestiza elkartea) eta Miss Josin, aritu ziren.

Aniztasun Muralaren sormena, haurrek osatu zuten, Mónica Luna Arriola gidaritzapean.
Festa alaitzeko "Musika naiz" entzuteko eta dantzan aritzeko aukera izan zen, eta "Sweet Lulu" gozotegiko goxoak dastatzeko.

2016


Donostiako Kultur aniztasunaren Bulegoak, Mestiza elkartearekin elkarlanean “Haurren Egun Unibertsalaren Festa” antolatu zuten, Aieteko Kultur Etxean. Ekitaldia, 4- 10 urteko haurrei zuzendua izan zen.

Ekitaldiaren ardatzak Kulturaren arteko harremanak eta bizikidetza bultzatzea izan ziren, eta Haurren Eskubideen adierazpena, ezagutzera ematea. Bertan parte hartu zuten: Jairom Black -en musika zuzenean, Eider Elorza abeslariarekin.
Aniztasun muralaren sormena, Mónica Luna eta Chuneta Sánchez-Agustino gidaripean.

Ipuin kontaketa Andrea Khalfaoui; jolasak, tónbola;eta bertan goxoak dastatzeko aukera izan zuten. Aieteko Kultur etxeko aretoa bete egin zen, eta goiza giro ederrean, jokuak eta bizikidetza elkar lotuz igaro zuten.


2015


Aurten ere, azaroaren 20an, Haurren Egun Unibertsala ospatu egin da. Ekintzak udal espazio ezberdinetan burutu dira Giza Eskubideetako Sailak bultzatuta.

Haurren Nazioarteko egunaren kartela udaletxeko balkoitik zintzilik

Haurtxokoetan “Denboraren kapsula” eta Gaztelekuetan "Misio diplomatikoa" ekintzak burutu dira, biak Unicef-ekoak. Udal liburutegietan ere, “Ipuinaren ordua” izeneko saioa eskaini da, 2-5 urte bitartekoentzat, baina oraingo honetan, aste horretan zehar, haurren eskubideak ardatz hartuta. Euskeraz izan da eta landu da "Malala, una niña valiente de Pakistan; Iqbal, un niño valiente de Pakistán" liburua.

Amaitzeko, Kultur Aniztasunaren Atalarekin batera, Dar-Dar Gizarte Ekimenezko Kooperatibak, nerabeei zuzendutako bakarrizketa antzeztuak eta ikus entzunezkoak burutu ditu, azaroaren 18tik aurrera, Donostiako 5 eskoletan. Jarduera honen helburu orokorra Giza Eskubideak ezagutzera ematea da, haurren eskubideen aldeko hausnarketa bultzatzearekin batera eta gai hauetan, norberak daukan arduraz ohartzea da, hain zuzen ere, kultura eta jatorri anitzeko pertsonen errespetuan, aukera berdintasunean eta elkar onartzean oinarritutako elkarbizitza eredua bultzatuz. Guztira 30 errepresentazio egin dira eta 900 ikasle inguruk parte hartu dute.

2014


"Eta zer?"

'Eta zer?' antzezlanaren kartela
Gainera, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunerako Bulegoak Giza Eskubideen Bulegoarekin batera, 8-12 urteko ikasleei zuzendutako “ETA ZER? II” antzerki emanaldia eskaini zen azaroaren 20an, Antzoki Zaharrean, eta horren inguruko jarduera didaktikoak burutu ziren hiriko ikastetxeetan. Jarduera honek haurren artean desberdin izateko eskubidearen aldeko hausnarketa bultzatu zuen, ikasleen arteko talde lana indartuz eta errespetuan oinarritutako elkarbizitzarako eredu bat sustatuz.

Emanaldi hau ondoren antzezleek, eskoletan burututako bisitarekin osatu zen, eta bertan gaiari buruz ikasleei sortu zitzaizkien galderei erantzun zitzaien, material didaktiko eta mural bat zabaldu zitzaien ekintza honetan parte hartu zuten ikastetxeei; neska-mutilen parte-hartze aktiboa ziurtatzeko. 2015eko martxoan jaso ahal izango ditugu ikastetxeetan haurrek egindako muralak.

Ekintza honetan parte hartu zuten ikastetxeak, bederatzi izan ziren eta bakoitzean bi emanaldi antolatu ziren, bat goizeko 9:00etan eta bestea goizeko 11:00etan, guztira 770 ikaslek parte hartu zuten emanaldi hauetan.

2013


“Babel: munduko ipuinak, munduko kulturak”

Donostiako haurtxokoetan egin zen erakusketa ibiltaria da, munduko beste kulturak hurbiltzen dituena. Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginik, 2013ko Azaroaren 18tik 22ra Aieteko Kultur Etxean aurkeztu zen eta azaroaren 25etik 29ra Okendoko Kultur Etxean.

Erakusketa honetan Euskal Herriko atzerritar komunitate ugarienetako ezaugarri eta berezitasunak jasotzen dituzten panel batzuez baliatuta eta ipuin eta jolasen bitartez, herrien ohiturak eta kulturak ezagutzeko aukera izan zen. Hala Errusia, Senegal, Ekuador, Kolonbia, Angola, Maroko, Bolibia eta Txina, eta Euskal Herriko historiak kontatu ziren.

Haurrek erakusketa arretaz ikusten dute


Dar-Dar produkzioak aurkeztu zuen ekimena, eta 5-10 urte bitarteko haurrekin landu bazen ere, erakusketa publiko orori zuzendua egon zen.

Guztira 669 haurrek parte hartu zuten ekimen honetan, horietatik 435 ikastolekin egindako bisita gidatuetan, eta 234 haurrek haurtxokoetan izandako bisita gidatuetan. Goizean ikastetxeei zuzendutako bisita gidatuak egin ziren. Arratsaldetan, berriz, erakusketarako sarrera irekia izan zen. Hiriko gainontzeko haurtxokoetan ere bertako erabiltzaileentzat bisita gidatuak antolatu ziren.