Inprimatu

Icono whatsapp

Diagnosia


2012-2013 urte bitartean Donostiako Udalak, Aztiker Soziologia Ikergunearen eskutik, “Jatorri Aniztasuna eta Elkarbizitza Donostian” ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboa burutu zuen.

Ondorio nagusien artean, honakoa nabarmendu dezakegu: Jatorri anitzetako donostiarren artean, oinarrizko harremana errespetuzkoa da, baina interakzio falta batean oinarrituta. Ematekotan, lan eremuan eta haurrekin lotutako eremuetan ematen da batez ere. Elkarrekiko ez-ezagutza maila handia dagoela aitortzen da eta hortik aurreiritzi asko sortzen dira. Dinamika hori puskatzeko “pertsona” bera ezagutu eta elkarrekiko aitortzaren bideak ustartuz, elkarbizitzako eta harremanak izateko zubiak sortu behar dira.