Inprimatu

Icono whatsapp

Erroldako datuak


Donostiako biztanleen kopurua eta hauen ezaugarriak aldatzen doaz urtetik urtera. Errolda datuen bitartez aldaketa hauek jarraitzeko eta etorkizunerako prestatzeko aukera dugu: jatorriaren arabera talde handienak zeintzuk diren, biztanleen kokapena hirian, eta abar ezagutuko ditugu. Datu hauek Donostiako argazkia emango digute eta kultur aniztasunaren bulegoaren programak eta politikak diseinatzeko baliagarriak izango zaizkigu.

Hirian 130 herrialdetatik etorritako 186.377 pertsona bizi gara 2017eko errolda datuen arabera:
  • %75,70a Euskadi eta Nafarroan jaio da
  • %16,55a Europan jaio da, horietatik %14,14, espainiar estatuko beste lekuetan
  • %5,67a Amerikan, batez ere Ertamerikan eta Hego Amerikan
  • %0,92a Afrikan jaio dira, batez ere Ipar Afrikan
  • %1,00a Asian eta Ozeanian

Espainiar estatuko %9,77a atzerritarrak dira. EAEan %6,56a eta Gipuzkoan %6,83a.
Donostian atzerritarren portzentaia %6,69 da.