Urtero, abenduaren 1an, hainbat jarduera antolatzen dira herritarrei IHESaren arazoei buruz informatzeko, sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko nahiz HIESak eragindakoei elkartasuna adierazteko. HIESaren Nazioarteko Eguna Osasunaren Mundu Erakundeak eratu zuen 1988an Nazio Batuetako Munduko Osasun Asanbladaren ebazpen batetik abiatuta, helburu duela mundu mailako informazio eta komunikazio bideak zabaltzea, baita gaixotasuna jasaten duten pertsonen aldeko ulermena, elkartasuna eta itxaropena eratzea ere.