Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2004tik aurrera, Artea eta Giza Eskubideak ekitaldia antolatzen da haur eta gazteek elkartasuna, desberdinerarekiko errespetua eta lankidetza bultzatzen dituzten balioei eta jarrerei buruz hausnar dezaten. 6 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte har dezakete, beren kabuz edo ikastetxe, haurtxoko, gazteleku edo elkarte baten bidez.

Lau kategoria daude: 6 urtetik 8 urtera, 9 urtetik 12 urtera eta 13 urtetik 15 urtera eta 16 urtetik 18 urtera. Irabazten duen margolanak argazki kamera digital bat edo material ludikoa eta hezitzailea izaten du opari.

Eta ahalegin eta dedikazioa saritzeko eta konpentsatzeko, lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa gelan daude ikusgai Giza Eskubideen Zinemaldian. Sari banaketen festa antzoki honetan antolatzen da ekitaldi publiko batean. Partehartzaileek Bazen behin liburua eta diploma bat jasotzen dituzte.

Ekitaldi hau Donostia Kulturarekin laguntzarekin antolatzen da. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak ekintzaren kostuen zati bat ordaintzen du.

Argazki galeria

2023/2024ko deialdia


Oinarriak

Sariak eta aipamenak


Horma-irudiaren argazkia

Bazen Behin liburua


Bazen behin liburua urtero argitaratzen da. Edizio bakoitzaren ipuin eta marrazki onenak biltzen ditu eta parte-hartzaile guztiek jasotzen dute.