Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2004. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna


Juan Mari Bandresi Hiriaren Mendeurreneko Domina ematea giza eskubideen aldeko bere ibilbideagatik eta konpromisoagatik


Juan María Bandrésen argazkia
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, 2004ko abenduaren 10ean Donostiako Udalak Juan Maria Bandres omentzea erabaki zuen. Juan María Bandres bere lan politikoa, profesional eta giza alderdiagatik izan zen omendua, baita bere bizitza osoan bakearen, askatasunaren eta giza eskubideen alde egindako lanagatik ere. Ekitaldia Udaletxeko Bilkura Aretoan egin zen, herritarrei irekia.

Ospakizuna Alkate Jaunak familiari egindako harreraz hasi zen. Une gailenak Bandresen bizitza kontatzen zuen bideo-emanaldia eta hizlarien jardunak izan ziren: Delia Blanco CEAReko presidentea; Mohamed Zidati, Saharakoa, Bandresen emazteari alfonbra bat eman ziona; eta Alfredo Tamayo, familiak berak hala eskatuta Juan Maria Bandresentzat hitz batzuk adierazi zituena.

Azkenik, Alkateak hiriaren domina eman zion omenduaren semeari eta berak, omenaldia eskertzeko, hitz batzuk esan zituen.

Jende ugari bertaratu zen: familiakoak, gonbidatutako pertsonak, era askotako alderdi politikoen ordezkariak eta CEAR edo Amensty International elkartekoak, eta herritarrak. Musikalis abesbatzak “Anónimo del siglo XVI”, “Hegoak ebaki banizkio” eta “Agur Jaunak” kantatu zituen.