Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna


Hiru haur eskulanak egiten

Azaroaren 20an Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haurren eskubideak onartu zituen 1989ko konbentzioa oroitzeko. Hori dela-eta, Donostiako Udalak, Unicefekin batera, hainbat ekintza antolatzen ditu haurrak giza eskubideei buruz sentsibilizatzeko eta gogoeta egin dezaten. Besteak beste: ipuin kontaketa, tailerrak, antzerkia, musika, erakusketak, liburuak…


Ekintza hauek Donostiako Kultur Etxeetako haurtzokoetan eta gaztelekuetan antolatzen dira haurren eskubideak aldarrikatzeko eta elkartasuna, tolerantzia eta askatasuna sustatzeko asmoz munduko beste haurren egoera ezagutuz. Funtsezkoak baitira, Donostia, bakearen eta giza eskubideen defentsan, erreferentziazko hiria izan dadin bermatzeko.


Halaber, 2009an 20 urte bete ziren “Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena" izenpetu zuenetik. Horregatik, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziak “Haurtzaroak Loturik” adierazpena onartu zuen.


Argazkiak ikusi