Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2009. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna


Elías Querejetak "Cerca de tus ojos" dokumentala aurkeztu zuen Antzoki Zaharrean


'Cerca de tus ojos' dokumentalaren azala

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren antolakuntza-taldeak –Giza Eskubideak Sailak eta Donostia Kulturak– Euskadin Elías Querejetak zuzenduriko “Cerca de tus ojos” dokumentalaren estreinaldia aurkeztu zuen 2009an Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna zela-eta.

Zinemaldiaren zortzigarren edizioko proiekzio berezia honetan, Elías Querejeta zuzendaria bera egon zen, hain zuzen ere, Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria jaso ostean, Donostian sortu zen proiektuaren berri ematera. Gainera, hiriko Urrezko Danbor izandako Hernaniko produktorearen lehen film luzea da zuzendari gisa.

Dokumentalak, 1948an unibertsalki aitortu zirenetik gaur egun arte, giza eskubideen etengabeko urraketa adierazten duten irudiak aurkezten ditu. Filmean Maribel Verdú aktoreak parte hartu zuen, munduko hainbat lekutan, eskubide horien urraketaren narrazioa eginez kazetari gisa.

“Cerca de tus ojos” Donostiako Udalaren eta Kutxaren Gizartekintza bezalako erakundeen laguntzarekin egin zen. Aldi berean, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Atalaren bidez, Giza Eskubide unibertsaleko hitzarmenaren artikuluekin kartelak egin zituen.

Ekimen honen helburua zen herritarrek aukera izatea bere eskubideak aurrez aurre edukitzeko, ezagutzeko, eskatzeko, sustatzeko eta defendatzeko, eskubide horiek guztionak direlako. Kartel hauek modu iraunkor batean ikusgai egon ziren udal ekipamenduetan (gaztelekuetan, kiroldegietan, kultur etxeetan…).