Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2009. Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna


Udalak Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenaren 20. urteurrena ospatu zuen



Kartela '20 urte haurren alde bat eginik
Donostiako Udalak, besteak beste ‘Donostia, bakearen kulturarako gunea’ programaren bidez, erreferentzia izan nahi du bakearen eta giza eskubideen defentsan.

2009ko azaroaren 20an 20 urte bete ziren Haurren eskubideen gaineko agiria onartu zenetik. Hori dela eta, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak bat egin nahi zuenospakizun horrekin, eta ekimen eta jarduera batzuk antolatu zituen Donostiako haur eta gaztetxoentzat.

Beste urte batzuetan bezala, UNICEFen laguntza izan zuen, hau da, haurren eskubideen defentsan eta sustapenean mundu guztian izan ona duen erakundearen laguntza. Hala, bada, UNICEFekin batera, hiru ekimen izan zirenhaurren egoeraren berri eman eta herritarrak haurren eskubideei buruzko agiriaren 20. urtebetetze honen inguruan sentsibilizatzeko.

Ekimenak

  • Erakunde adierazpena, haurren eskubideen aldekoa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziak onartua.
  • Haurtzaroak munduan duen egoerari buruzko 2009ko txostenaren aurkezpena. UNICEFek urtean ateratzen duen argitarapenik inportanteena, azaroaren 20an publikatuko zena mundu osoan. Argitalpen berezi honek Haurren eskubideen gaineko agiriak zituen hogei urte horien errepasoa egiten zuen
  • Pankarta bat jartzea Goikoa jauregian, urtebetetzearen goiburuarekin: “Haurren alde bat eginik - Unidos/as por la Infancia”.

Beste aldetik, Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartearekin batera, kartel bat atera zen haurrek eta nerabeek dituzten hamar eskubide handienekin, eta eskoletara bidali zen geletan jartzeko.

Era berean, Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, arratsaldean dohanik izan zen Alderdi Ederreko zaldiko-maldikoa, eta Donostiako umeen artean 200 gonbidapen eman ziren Aquariuma bisitatzeko. Azkenik, Udaletxeko Batzar Aretoan, antzerki saio bat egin zen haurrentzat: “Alfonbra magikoa”, Oihulari Klown-en eskutik.


Erakunde adierazpena