Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2008. Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna


200 gazte inguruk Lorategi Galkorrak egin zituzten Zurriola hondartzan


Lorategi galkorra zurriola hondartzan

2008an, Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, hainbar ekintza antolatu zituen Udalak. 12 eta 15 urte bitarteko 200 ikaslek Bakea, Errespetuaren eta Mestizaiaren aldeko Lorategi Galkorrak sortu zituzten Zurriola hondartzan, hirugarren urtez.

Ekimenaren helburua Loiolako Erriberetan eraiki den Oroimenaren Lotaregia proiektuari buruzko informazioa eskaintzea eta sensiberatasuna areagotzea zen. “Bakearen paisajista” hauek birziklatutako gaiez egindako lore-apaingarri bitxiak landatu zituzten, Iñigo Segurolaren zuzenpean. Iñigo Segurola Oroimenaren Lorategiaren diseinatzailea da.

Beste aldetik, Egia Haurtxokoan zenbait jarduera aurrera eraman ziren, UNICEFen eta AVAIMen laguntzarekin, 12 urte baino gutxiago zutenentzat. "Xalto ta Korri” pailazoak ikuskizun bat eman zuten eta gero txokolate jana eskaini zen.

Udalak eta AVAIMek sentsibilatzeko materiala argitaratu zuten, besteak beste, orri markatzeko bat. Hiriko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskola-ume guztien eta ekintza hauetara inguratzen diren pertsona guztien artean eman zen, mundu zabalean duten egoeraz, eta baita giza eskubideekiko nahiz bake kulturaren inguruko gogoeta eginarazteko.