Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2013. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna



Adierazpenaren uneko argazkia
Giza Eskubideen Nazioarteko egunean, 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak dituen 30 artikuluak irakurri zituzten, Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean, Donostian giza eskubideen alde lanean ari diren honako 17 elkarte hauek: Asociación de Víctimas del Genocidio; Lokarri; Demagun Hausnarketarako Taldea, Brigadas Internacionales de paz; Harrera Elkarte Asistentziala; Hamaika Bide elkartea; Euskal Memoria Fundazioa; Asociación Lleno de Naranjas/Laranjaz Beteta elkartea; Gune Irekiak Gizarte Ikerkuntza elkartea; SOS Racismo; Asociación Socio-cultural Banda Bat; Jatorkin; Agifugi; Ikertze; FUDEN/SATSE; Intered; Gipuzkoako GGKEen Koordinakundea. Bertan izan ez bazen ere, argazkiak bidali zituen Covite elkarteak ere, artikuluen irakurketarekin batera erakutsi zen argazki muntaian parte hartuz. Horiekin batera, Udaleko Bildu eta EAJko ordezkariak izan ziren.

Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Batzordeak antolatu zuen ekimena.