Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2011. HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna


Mahai informatiboak, kontzentrazioa eta "Elige siempre cara" dokumentalaren proiekzioa


Begizta gorria eraikin baten fatxadan

Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, Acasgi, Harri Beltza, Gehitu eta EHGAM elkarteekin batera, HIESaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna, abenduaren 1ean, izan zela eta GIBa duten edo bere egoeraren ondorioz gaixotasun hau jasan dezaketen pertsonen eskubideak gogorarazteko ekitaldi ezbebrdinak antolatu zituzten.

Horrela, mahai informatiboak kokatu ziren Loiola kalean eta bestalde, Kalkutako Teresa plazan kontzentrazio bat burutu zen, non Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren koruak hainbat pieza abestu zituen bai kontzentrazio hasieran eta bukaeran ere. Gainera, EHGAM-ren eskutik, “Elige siempre cara” dokumentalaren proiekzioa eskaini zen Fakultate ezberdinetan, informazio hitzaldi batekin.


Halaber, begizta gorriak, GIB-a duten pertsonekiko solidaritate ikurra, ikusgai egon ziren egun guztian zehar hiri osoko garraio publikoetan, unibertsitateetan, kultur etxeetan, osasun zentroetan eta Udaletxea eta Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea bezalako udal ekipamenduetan.

Egun honetarako antolatu ziren ekintza ezberdinek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailaren laguntza ekonomikoa jaso zuten.