Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2008. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna


Giza Eskubideen Adierazpenaren 60. urteurrenal


Kursaalaren gaueko argazkia
2008an Donostiako Udalak, Gazteria eta Giza Eskubideen Atalaren bitartez, bat egiten zuen Giza Eskubideen Adierazpenaren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.

Adierazpena ezagutzera emateko asmoz, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren edizio berezia argitaratu zen, erraz irakurtzeko modukoa, euskaraz eta gazteleraz. Artikulu bakoitzaren ondoan haren edukia islatzen zuen irudi bat argetzen zen, Iñaki Martiarena “Mattinenak” dira.

Halaber, Kursaala argitu zen eta kartelak hiriko markesinetan jarri ziren, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko artikuluen eta ekintzen programazioaren berri emateko.


Bestalde, Joaquín Herrera Floresek, unibertsitateko irakasle eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak, “Gogoetak: Giza Eskubideak eta kultura” hitzaldia eman zuen. Teoria juridikoaren esparru tradizionaletan nagusi den giza eskubideen kontzeptuaren birformulazioa aurkeztu zuen. Gainera, . Danis Tanoviæ Bosniako zuzendariaren “Inorena ez den Lur Batean” (En Tierra de Nadie / No man’s land) filma eman zen. Bertan, Balkanetako gatazka gogor korapilatsua agertzen dira ikuspuntu tragikomiko batetik.

Hiriko hainbat ikastetxetan, bakearen aldeko horma-irudiak eta giza kateak egin ziren. Aldi berean, batean, Pello Añorga ipuin kontalariak eta Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean bildutako eskubideetako batzuk aurkeztu zituzten ikuskizun batean eta Che Sudaka taldeak kontzertu bat eman zuen Gazteszenan (Egia Kultur Etxean).